Kategoria: bush
Azala behar du gizonak! Arriskutsuak zirelako, gizateria osotasunean arriskuan jartzen zutelakoan justifikatu zuen Irakeko gerra. Herrialde hura desegin, kaosa nagusitu, eta armagintzarekin ongi aberastu ondotik, Etxe Zuria utzi aitzin bisita egin du Irakera, azkenekoz nonbait. Eta kostako zaio itzultzea.Zapata parea bota zion kazetari batek atzo. Eta zakur deitu, herrialde arabiarretan irain handia. Nork pentsatuko zuen norberaren zapatak bihur zitezkeela arma erasokorra! Lastima muturrean harrapatu ez ziola!Gaur, milaka irakiar eta arabiar atera da kalera, zapatak eskuan. Protestaren, ask...
Bitxia da Amerikako Estatu Batuak (AEB) pairatzen ari diren gaitzespena. Mendeetako ezarpen eta esplotazioaren aurrean, azkenik, venezuelarrak, boliviarrak, latinamerikarrak, oro har, esnatzen hasiak direla dirudi. Hala bedi. Mendeetan zehar, diodanez, miseria gorrian bizitzera kondenatu dituzte (ditugu?) anaia-arreba latinamerikarrak. Hara joan eta bertako aberastasun guztiak espoliatu dizkiete (dizkiegu), betiere gure “lehen” mundu honen aurrerakuntzaren izenean. Miserian iraunarazteko, gainera, ezjakintasunean eman behar izan dituzte urteak eta urteak. Izan ere, Chek dioen bezala,...
Komunikabideek zapaltzailea maitaraziko dizuete eta zapaldua gorrotarazi. Malcom X
TuLu-n kafe hartzeko denbora besterik eman ez digunean, Britney Spears metanfetamina pixka bat hartzen ibili zaigu, bitartean Bush, Blair eta Aznar terroristek, hildako gutxi batzuk eragin dituzte Iraken! hori bai eskerrak denek ere biolentzia KONDENATZEN dutela!! tUlU.