Bitxia da Amerikako Estatu Batuak (AEB) pairatzen ari diren gaitzespena. Mendeetako ezarpen eta esplotazioaren aurrean, azkenik, venezuelarrak, boliviarrak, latinamerikarrak, oro har, esnatzen hasiak direla dirudi. Hala bedi.   Mendeetan zehar, diodanez, miseria gorrian bizitzera kondenatu dituzte (ditugu?) anaia-arreba latinamerikarrak. Hara joan eta bertako aberastasun guztiak espoliatu dizkiete (dizkiegu), betiere gure “lehen” mundu honen aurrerakuntzaren izenean. Miserian iraunarazteko, gainera, ezjakintasunean eman behar izan dituzte urteak eta urteak. Izan ere, Chek dioen bezala,...


Azken iruzkinak