Kategoria: chavez
Chavez boterera heldu zenetik dena izan dira kritikak Europar eta Amerikar gobernuengandik. Populista hutsa da! (Beno, horrekin ados egon ninteke). Medioak zentsuratu egiten ditu... tira, horren inguruan nire zalantzak ditut, kontuan hartuta medio ia guztiak Chavezen kontrako kanpaina egiten ari direla etengabe eta oposizioaren estatu kolpean laguntza handia izan zirela. Diktadorea da! Nik dakidala behin baino gehiagotan adierazi du Venezuelako herriak bera nahi duela presidente. Boterean betirako geratu nahi du, konstituzioaren enmienda horren bidez! Egia, baina, erreferenduma egongo da Ot...
Stephani Ainhoa jaio dela jakinarazi dit Oscarrek. Eta jakin eta ordu gutira iritsi zait notizia, neskatikoaren argazkiekin batera. Oscar Venezuelako lehengusua da, eta horrek ematen dio balio berezia Stephani Ainhoaren jaiotzaren berri izan dudan moduari. Ordu gutian, lehenago egunak behar zirena eskuartean izateko. Erditzeko une bereko argazkia ere jaso dut!Stephani Ainhoa mundurat etorri den egun berean jakinarazi du Chavezek Venezuelako konstituzioa aldatzeko asmoa hartuko duela berriz ere. Orain bortz urte Venezuelan izan nintzen Chavezen gobernuak herrian eman dituen aitzinpausuak iku...
Bitxia da Amerikako Estatu Batuak (AEB) pairatzen ari diren gaitzespena. Mendeetako ezarpen eta esplotazioaren aurrean, azkenik, venezuelarrak, boliviarrak, latinamerikarrak, oro har, esnatzen hasiak direla dirudi. Hala bedi. Mendeetan zehar, diodanez, miseria gorrian bizitzera kondenatu dituzte (ditugu?) anaia-arreba latinamerikarrak. Hara joan eta bertako aberastasun guztiak espoliatu dizkiete (dizkiegu), betiere gure “lehen” mundu honen aurrerakuntzaren izenean. Miserian iraunarazteko, gainera, ezjakintasunean eman behar izan dituzte urteak eta urteak. Izan ere, Chek dioen bezala,...
Komunikabideek zapaltzailea maitaraziko dizuete eta zapaldua gorrotarazi. Malcom X
Arima ikusi zaio enperadoreari oharkabean ireki duen zirrikitutik “¡¿Porqué no te callas?!” esan duenean. Egia dio enperadoreak, ez baitu benetan ulertzen zer dela eta ausartzen den indio ezjakin eta gaizki hezitu hori halakoak denen aurrean esatera. Ez baitzaio buruan sartzen nola aireratu dituen Chavezek Aznarrekin izandako solas pribatuan esandakoak, zergatik hautsi duen goi agintarien arteko omertá. Barren-barrenetik atera zaio enperadoreari: Baina zergatik? Eta, jakina, zakar esan dio, “tú” erabiliz: “¡¿Tú, porqué no te callas?!”; enperadoreak ez baitu inoiz sentitu inoren aurre...