Zozoak beleari ipurbeltz

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-01-14 09:38

Chavez boterera heldu zenetik dena izan dira kritikak Europar eta Amerikar gobernuengandik. Populista hutsa da! (Beno, horrekin ados egon ninteke). Medioak zentsuratu egiten ditu... tira, horren inguruan nire zalantzak ditut, kontuan hartuta medio ia guztiak Chavezen kontrako kanpaina egiten ari direla etengabe eta oposizioaren estatu kolpean laguntza handia izan zirela. Diktadorea da! Nik dakidala behin baino gehiagotan adierazi du Venezuelako herriak bera nahi duela presidente. Boterean betirako geratu nahi du, konstituzioaren enmienda horren bidez! Egia, baina, erreferenduma egongo da Otsailaren 15ean, ezta? Bueno, nahi duzuena. Deabrua bera izango da. Ni Javier Ortizekin nago, Cubakoa bezalako modelo politikoak ez dira paradisua baina, "miren y comparen, y, si encuentran algo mejor, compren".

Eta ez esan geure "demokrazia" denik hobea, barrea eragin nahi ez badidazue. Niretzako bai, bada. Denetarik daukat. Janari platerra ez zait falta egunero, eta behar izanen mugatik oso gora aurkitzen naiz. Baina badago jendea gosez hiltzen. Eta hiltzen ez badira, zakarrontzietatik jaten dutelako da. Mmmmm, zelako luxua. La nueva cocina economica, hueso de pollo acompaƱado de hojas de lechuga rancias y tomatitos a la mugre...

Baina gaurkoan ez dut sozialismoaz hitz egingo, makurtzeaz baizik. Zer dauka Espainiak Venezuelari esateko oraingoan? Zer motatako etikako klaseak eman behar dizkio gaurkoan? "Nola izan genozida baten laguna saiakeran konplizea iruditu gabe" ala "nola saldu armak estatu terrorista bati bere ekintzak era lagunkoiean gaitzesten ditugun bitartean"? Zozoak beleari ipurbeltz, edo, are gehiago, zozoak usoari ipurbeltz. Ipurdia kakaz betea daukan estatuak ipurdia garbitzen dabilen estatuari inolako lekziorik ematea benetan da barregarria. Venezuela izan da Israelen terrorismoaren aurrean "nahikoa da" oihukatu duena. Benetan, esan nahi dut. Tonu populistan? Izan leike. Baina desdeluego era efektiboagoan, ez, soilik efektiboan.

Iraindu dezatela orain medioek Hugo Chavez. Ahhhhh! Orain arduragabekeria da Israelgo enbaxadorea Venezuelatik botatzea! Egia. Erokeria galanta! Erokeria, munduko jabeak zirikatzen ibiltzea... uhhhhh! Hobe da makurtu eta zakil sionista gure ipurtzulo aski handituan sartzea! Hori bai ona, kezkarik ez eta plazer pixkat esker onean! Ba zerbait esango diet nik komunikabideei eta Espainiar zein Euskal agintariei: PUAAAJJJ!





Utzi iruzkina: