Enperadorea biluzik
Arima ikusi zaio enperadoreari oharkabean ireki duen zirrikitutik “¡¿Porqué no te callas?!” esan duenean. Egia dio enperadoreak, ez baitu benetan ulertzen zer dela eta ausartzen den indio ezjakin eta gaizki hezitu hori halakoak denen aurrean esatera. Ez baitzaio buruan sartzen nola aireratu dituen Chavezek Aznarrekin izandako solas pribatuan esandakoak, zergatik hautsi duen goi agintarien arteko omertá. Barren-barrenetik atera zaio enperadoreari: Baina zergatik? Eta, jakina, zakar esan dio, “tú” erabiliz: “¡¿Tú, porqué no te callas?!”; enperadoreak ez baitu inoiz sentitu inoren aurrean errespetua erakusteko beharrizanik; enperadorea sinestuta baitago erabat bera ez beste guztiok menpeko miserableak baino ez garela. Eta, jakina, zakar esan dio beldur delako. Azken finean enperadorea beldur da, susmatzen hasia baita berari ere eguna helduko zaiola laster. Eta indio ezjakin eta gaizki hezitu horien beldur da. Noiz eta San Martin egunaren bezperan...
Iruzkinak
Txertx 2007-11-12 14:43 #1
Jozulin, Del Olmok leiduten badau laster bahituta "Baga, biga, bloga!" eta zu Basaurira.<br />
Utzi iruzkina: