Arima ikusi zaio enperadoreari oharkabean ireki duen zirrikitutik “¡¿Porqué no te callas?!” esan duenean. Egia dio enperadoreak, ez baitu benetan ulertzen zer dela eta ausartzen den indio ezjakin eta gaizki hezitu hori halakoak denen aurrean esatera. Ez baitzaio buruan sartzen nola aireratu dituen Chavezek Aznarrekin izandako solas pribatuan esandakoak, zergatik hautsi duen goi agintarien arteko omertá. Barren-barrenetik atera zaio enperadoreari: Baina zergatik? Eta, jakina, zakar esan dio, “tú” erabiliz: “¡¿Tú, porqué no te callas?!”; enperadoreak ez baitu inoiz sentitu inoren aurre...


ESAk aurkitu omen du Abell 3266 galaxia-multzoan gas-bola erraldoi bat, halaxe irakurri dut Elhuyar aldizkarian. Eta erraldoia dela ezin zalantzan jarri: Bilioi bat eguzkiren masa du, eta bost mila milioi Eguzki sistemaren diametroa. 1,9891 x 1030  kilo 1.000.000.000.000 bat aldiz eta 12.000.000.000 kilometro 5.000.000.000.000 aldiz, alegia. Segundu bakar batean 750 kilometro egiten ditu suzko bola honek eta orduro Eguzkia adinako masa galtzen du. Hamarnaka milioiko tenperatura duela ere diote irakurri dudan berrian. Gauza handia, zinez, eta unibertsoaren neurria ulertaraziko ligukeen...


Azken iruzkinak