Txikiaren handitasuna.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-09-20 23:40


ESAk aurkitu omen du Abell 3266 galaxia-multzoan gas-bola erraldoi bat, halaxe irakurri dut Elhuyar aldizkarian. Eta erraldoia dela ezin zalantzan jarri: Bilioi bat eguzkiren masa du, eta bost mila milioi Eguzki sistemaren diametroa. 1,9891 x 1030  kilo 1.000.000.000.000 bat aldiz eta 12.000.000.000 kilometro 5.000.000.000.000 aldiz, alegia. Segundu bakar batean 750 kilometro egiten ditu suzko bola honek eta orduro Eguzkia adinako masa galtzen du. Hamarnaka milioiko tenperatura duela ere diote irakurri dudan berrian. Gauza handia, zinez, eta unibertsoaren neurria ulertaraziko ligukeena, baldin eta horretarako gai izango bagina.

Baina orain ez dut horretaz hitzegin nahi; orain masa txikiago baten esistentzia gogorarazi nahi dizuet, nahiz eta gaur izango zenuten haren berri. Badakit baduzuela haren berri gaur baino lehenagotik, neuk ere banuenez. Banuen berri eta ez dut gaur arte honetaz idatzi. Ez nekien nola, ez nekien zer.

Eta buruan bueltaka eduki dut, aspalditxoan bigarrenez, garai bateko kanta harek zioena:

“Eta nola gu,

gu, eguneroko patxara merkean

oso lasai bizi geran...”

Eta mezu hau amaitzen ari naizela, fribolitate ikaragarria iruditzen
zait egiten ari naizela honetaz idaztean, eta ez dakit “gehitu”
botoia sakatuko dudan, baina bai, sakatu egingo dut.


Utzi iruzkina: