Stephani Ainhoa

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-01 00:15



Stephani Ainhoa jaio dela jakinarazi dit Oscarrek. Eta jakin eta ordu gutira iritsi zait notizia, neskatikoaren argazkiekin batera. Oscar Venezuelako lehengusua da, eta horrek ematen dio balio berezia Stephani Ainhoaren jaiotzaren berri izan dudan moduari. Ordu gutian, lehenago egunak behar zirena eskuartean izateko. Erditzeko une bereko argazkia ere jaso dut!

Stephani Ainhoa mundurat etorri den egun berean jakinarazi du Chavezek Venezuelako konstituzioa aldatzeko asmoa hartuko duela berriz ere. Orain bortz urte Venezuelan izan nintzen Chavezen gobernuak herrian eman dituen aitzinpausuak ikusi ahal izan nituen lehenbiziko eskutik, eta Venezuelara ailegatu aitzinetik baino ikuspegi positibogoarekin etorri nintzen bueltan.

Orain ordea, Chavezen politikatik gutien gustatzen zaidanaren atarian gaude: kargua bizitza osorako mantendu ahal izateko konstituzioa aldatzea. Akats larria litzateke, funtsean, diktadura batetik hurbil geundekeelako, eta politikan, bizitzako alor guztietan bezala, alternantzia ezinbertzekoa eta derrigorrezkoa delako, osasun demokratikoagatik bada ere.

Badakit nire lagun Fabiori ez zaiola gustatuko nire iruzkin hau. Stephani Ainhoaren gurasoei, berriz, gehiago. Stephani Ainhoa eta bere anaia Mikel Xavierrentzat etorkizun hobea litzateke Chavezen sozialismoan oinarritutako Venezuela aske bat, diktadura itxurako agintari baten hilarteko agintaldia baino.

Bitartean, Venezuelatik etorri zaizkidan albiste hobeekin gelditzen naiz, neskatoarekin.


Utzi iruzkina: