Hauteskundeak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-06-14 09:04

garaigoikoa 1465832258095

Etengabeko bozketa zurrunbiloan bizi gara azken aldion. Demokraziaren rave-ra azken aldi honetan behin baino gehiagotan gonbidatu gaituzte. Eta, horren harira, lagun batek aurrekoan honako hau galdetu zidan: Euskaldunok gehiago hartzen dugu parte hauteskundeetan erdaldunek baino?

Zer erantzun ez nuen jakin. Izan ere, ez dakit gehiago edo gutxiago hartzen dugun parte. Ez da neurtzen. Eta horrek beste bi galderetara egin zuen salto neure erraietatik: neurtu beharko genuke hori? Edo, hobeto akaso, zertarako neurtu beharko genuke? Garrantzitsua da jakitea gehiago edo gutxiago hartzen dugun parte?


Utzi iruzkina: