Non dago adierazpen askatasuna?
Maiatzak 10ean Rodrigo Rosenberg Guatemalako abokatua hil zen tirokatua. Berri honek daukan gauza harrigarriena zera da: lehenago bideo bat grabatu zuen abisatuz hilda bazegoen Guatemalako presidente den Álvaro Colom-en erruagatik izango zela. Dirudienez, abokatuak bazuen informazioa alkateak beste hilketa batean parte hartu zuenarena, eta hori omen zen bera hiltzeko arrazoi nagusia.
Baina hori ez da dena. Jean Fernando Anleu izeneko guatemalar bat atxilotu zuen kasu honen inguruko gatazka batengatik. Gizonak Twitter sare sozialean Rosenberg-en hilketarekin zerikusia zuten errudun ekonomikoak atxilotzeko proposatu zuen, eta hori da bera atxilotzeko arrazoia. Honekin batera, milaka lagun jarri dira atxiloketaren kontrako protestak egiten, baita birtualki ere.
Gezurra dirudi adierazpen askatasun osoa ez izatea oraindik. Sare sozial eta blogak iritziak era aske batean emateko sortu ziren, eta ez dago eskubiderik norbait atxilotzeko pentsatzen duena esateagatik. Zer gaude, Erdi Aroan?
Horretaz gain, beste hausnarketa bat emateko aukera ere ematen digu berri honek. Harrigarria da zelako eragina izan dezaken internetek gaur egun. Norbaiten iritzi xume bat mundu mailako berri bihurtu da! Beldurra eta guzti ematen du teknologiak batzuetan…
Konklusio gisa, esan beharra daukat ez zaidala bat ere ondo iruditzen askatasunaren aurkako atentatu hau. Hala ere, idazkari birtual guztiei aholku bat eman nahi dizuet: kontuz zer idazten duzuen interneten, uste dugun indarra baino handiagoa baitu.
Hementxe dituzue Rosenberg-ek grabatutako bideoaren hiru zatietako lehenengoa:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: