Kazetari multimedia
Lehengo astean hitzaldi bat izan genuen Unibertsitatean ikus-entzunezko kazetaritzaren inguruan. Horretarako, Goiena-ko zuzendaria (Iban Arantzabal) ekarri zuten, bertan dituzten arlo ezberdinei buruzko informazioa ematera. Beste ikus-entzunezko taldeetatik ezberdintzen duena edukiak euskara hutsean direla da.
Goiena lau euskarri edota gehiagok osatutako informazio iturria da: Telebista, irratia, internet, papera... Sakeleko telefonoa omen da hurrengoa.
Gai honen harira, gaur egun plurifuntzionala izateak duen garrantziari buruz egin zuen hitz. Orain ez da nahikoa gauza batean iaioa izatearekin, batean baino gehiago aritu behar zara ondo: grabaketak, muntaiak, idazketak… Denetatik.
Hori entzutean, galdera bat egin nion nire buruari: Mediku bat hamaika espezializazioetan aritzen al da? Ez dut uste. Beraz, ez zait bidezkoa iruditzen gauza bat egin beharrean milaka egin behar izatea gainontzekoak gustuko ez baditugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: