Lehengo asteko klasean, benetan gertatutako istorio baten inguruan egin genuen eztabaida. Neska batek bere mutilarentzako bideo konprometitu bat egin omen zuen mugikorrarekin, eta ondoren nonbaiten ahaztu eta herri guztiak ikusi zuen, aurkitutakoek zabaltzearen ondorioz. Hau dela eta, ondorio batzuk atera ditut teknologia eta pribazitatearen inguruan: Lehenik eta behin, zer edo zer sortzean, inork ikusi ez dezan nahi badut, leku seguru eta publikotasunetik urrun gorde behar dela. Bigarrenik, norbaiti uztekotan zure gauzak, ziur egon fidagarria dela (ezagutzen duzula, ez duela zabalduko...)....
Firefox ala Explorer? Hori da galdera. Orain arte zabalduena zegoena Explorer bazen ere, badirudi Firefox-ek protagonismo handia lortu duela. Honen zergatiak nabarmenak dira: ☺Euskaraz ezartzeko aukera: Euskalbar instalatzeko aukera ematen dizu, 8 hiztegi edukirik eskura. ☺Pestañak irekitzeko aukera: Lehio bakar batean hainbat orri irekitzeko aukera ematen du. ☺Azkarra eta efikaza da: Explorer-a batzuetan geldo ibiltzen da. ☺Software librea da: Horrek izugarrizko askatasuna eskaintzen du nabigatzailea pertsonalitzerako orduan. ☺Geroz eta nagusi...
Londoneko metroko eskaileretan egindako argazkia, 2008ko abenduan:
Beno ba, hementxe lehenengo lana. Bost blog aukeratu eta haien inguruko kritikatxo bat egin. Hauek dira nik aukeratutakoak: Katixa Blogak bilatzen ari nintzela, Bruce Springsteen-en artikulu bat zekarren hau aurkitu dut. Sartu eta musikari buruzko blog bat ez zela ikusi dut eta, hala ere, irakurtzen jarraitu dut. Gaur egun pil-pilean dauden gaiei buruz hitz egiten du: politika, literatura... eta dena ikuspuntu pertsonal batetatik kontatuta. Juliusland Nahiz eta azken aldiak berritu ez izan, blog originala iruditzen zait hau. Euskal Herri mailako bideo eta testu barregarriak aurkez...
Aupa irakurtzen ari zareten lau katuei (laura iristen bazarete)! Lehenik eta behin, bai, badakit oso artikulu-izenburu kutrea jarri dudala, baina horrelako presekin ezin da Shakespeare berak idatzitako zerbait espero. Beno ba, hauxe da Web 2.0 klasean sortu beharreko blog-a, besterik gabe. Ez daukat gehiegirik kontatzeko, ezta inor aspertzeko gogorik ere. "Istorio" hau ondo hasteko, esandakoarekin zer ikusirik ez duen bideo bat jarriko dizuet. Horixe ba! Aio!