Teknologia eta pribazitatearen arteko eztabaida

burutikat 1456131754472 Burutik at | 2009-03-16 23:02

Lehengo asteko klasean, benetan gertatutako istorio baten inguruan egin genuen eztabaida.

Neska batek bere mutilarentzako bideo konprometitu bat egin omen zuen mugikorrarekin, eta ondoren nonbaiten ahaztu eta herri guztiak ikusi zuen, aurkitutakoek zabaltzearen ondorioz.

Hau dela eta, ondorio batzuk atera ditut teknologia eta pribazitatearen inguruan:

Lehenik eta behin, zer edo zer sortzean, inork ikusi ez dezan nahi badut, leku seguru eta publikotasunetik urrun gorde behar dela.

Bigarrenik, norbaiti uztekotan zure gauzak, ziur egon fidagarria dela (ezagutzen duzula, ez duela zabalduko...).


Jarraitzeko, zure errua ez bada ere, kontuz ibili deskuiduekin, inoiz ez dakizulako noren eskuetan amaitu dezakeen, nahiz eta argi egon errua zabaltzailearena dela.


Azkenik, kontsekuentzietaz pentsatu beharra dago: bazterketa, humiliazioa, lotsa, eta abar ekarri dezake.

Beraz, kontuz ibili teknologiarekin!
 



Utzi iruzkina: