Euskal idazlea elkarrizketatzen

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-12-12 11:12
16

Euskaraz liburu bat idatzi duen edonork, prest egon beharko du hurrengo elkarrizketa mota hauei aurre egiteko:

1.                  Eman ta zabal zazu. Elkarrizketa mota ohikoena. Dagoeneko eginda dagoen elkarrizketa batean oinarrituta (kopiatuta). Argitaletxeak promoziorako zabaldu duen elkarrizketa bera, normalean. Kazetariak ez du liburua irakurri, baina behintzat jatorrizko elkarrizketa hori bai, ez gara kexatuko. Elkarrizketa mota honek idazlea psikosira bultza dezake, hamaika aldiz bere influentziak, bere proiektu literarioak eta noiz hasi zen idazten kontatu behar baitu. Modu kreatiboan har daiteke eta elkarrizketa bakoitzean zerbait berria asmatu, etorkizuneko biografoak zoratzeko.

2.                  Zeu ere kazetari. E-postaz sei-zazpi galdera jasoko ditu idazleak (jatorrizko elkarrizketa horretatik hartuta hauek ere), erantzun eta bueltan bidali beharko dituenak. Pare bat ordutan, ahal baldin bada. Elkarrizketa bere horretan publikatuko da. Ziurrenik kazetariak ez du irakurri ere egingo. Idazlearentzat motibazio bakarra tarteka akats gramatikal eta ortografikoak sartzea izango da, errua kazetariari botako dioten esperantzan.

3.                  Do it yourself. Aurrekoaren bariante makurra. E-mailez perpetratua hau ere. Kazetariak ez du denborarik izan liburua irakurtzeko, ezta jatorrizko elkarrizketa irakurtzeko ere, eta zuk zeuk galdera batzuk pentsatzeko eskatuko dizu. Gero zuk zeuk erantzun beharko dituzunak. Epe-muga bat jarriko dizu. Azken bolada honetan titularra eta QuarkXpress maketazioa ere ari dira eskatzen zenbait kazetari.

4.                  Tangentziala. Kazetariak ez du liburua irakurri, eta ez zaio profesionala iruditzen beste elkarrizketa batean oinarritzea, beraz, liburua irakurri gabe egin daitezkeen galderak asmatuko ditu. Tituluaren zergatia, azalaren kolorearen zergatia, zure argazkiaren plano motaren zergatia, liburua 210. orrialdean bukatzearen arrazoia… Elkarrizketan zehar, azalaren taktu samurra txalotua izango da behin eta berriz.

5.                  Intimista. Irratian eman ohi dena, bereziki arriskutsua poetentzat. Kazetariak ez du liburua irakurri eta autorean zentratzea erabaki du. Autorea hirugarren pertsonan tratatua izango da: baina lasai, zuri zuzentzen ari zaizu. "Eta, zein da Xen beldurrik sakonena?" "Maiteminduta egon al da inoiz X?" "Bizitza hau bidai bat baldin bada, non egingo luke geldiune bat Xk?" Ez kezkatu, bizitza sexualaz ez dizu deus galdetuko (azken finean, euskaldunak gara).

6.                Digitala. Umiltasun terapia bat idazlearentzat. Medio digital batek  elkarrizketa digital bat zabaltzen du, bere irakurleek parte har dezaten eta idazleari galderak bidali diezaioten. Baina irakurleei bost axola zaie idazlea, eta ez diote galderarik egin nahi, eta idazleak bere blogean deialdia egingo du, behintzat blog-lagunek parte har dezaten, hemen klik eginez.

Aitor

Aitor 2007-12-12 16:21 #1

Ez nekien hainbeste elkarrizketa motari egin behar diotenik aurre
gaurko euskal idazle berriek. Aurre egin ordez "sufritu" esan beharko
litzateke ezta?  Ea hurrengoan ganorazko kazetari batek (liburua
irakurri duenak) ganorazko galderak egiten dizkizun (liburuko ipuin,
gai eta hauek idaztera bultzatu zaituen zergaitiez...).

Oharra: Zure post hau kontutan izango dut inoiz libururik idazten badut. Ezustean ez naute harrapatuko behintzat.

Karmele U. Beitia

Karmele U. Beitia 2007-12-12 20:17 #2

Post-a graziosoa da, Katixa... Baina barkatuko didazu, ez duzu aipatu liburua irakurrita duen kazetariaren bariantea.... Eta nik behintzat argi daukat (eta idazle askok diote berdin) elkarrizketatzaile oso oso onak ditugula Euskal Herrian. Euskaraz. Irratian, esaterako

Ironia bai... baina bakotxari berea. Ez orokortu...

katixa

katixa 2007-12-13 17:25 #3

Noski badaudela, Karmele, esajeratzen ari naiz. Esajerazioa eta orokortzea umorearen baliabideak dira, ez hain gaizki hartu.

Ainhoa

Ainhoa 2007-12-14 10:46 #4

Esajerazioa, orokortzea eta umorea. Oso ondo. Baina beste zerbait ere uler daiteke, lehen erantzunak argi erakusten duen bazalaxe.

Benetan uste al duzu egin dizkizuen elkarrizketa guztiak aipatutako aukeren barruan daudela? Ez dagoela idatzizko komunikabideen artean kazetari serioagorik?

Juan Luis Zabala

Juan Luis Zabala 2007-12-14 10:53 #5

"Ofizioa oso txarto dago"

Uste dut arrazoirik ez zaizula falta, Katixa, nahiz eta, Karmelek dioen bezala, bestelako kasuak ere badauden.

Orain hurrengoan, duela astebete inguru, ekitaldi kultural garrantzitsu bateko prentsa arduradunari komentario hau entzun nion, kazetariak ekitaldi horretan izandako jokabidean oinarrituta: "Ofizioa oso txarto dago".

Jakina, arazoa ez dira unean uneko kazetariak, ofizioaren egoera baizik; arazoa egiturazkoa da. Areago ere joko nuke: arazoa ez da soilik kazetaritzarena; hedabideak, merkezuhurkeriaren eta errazkeria zabarraren zabalkunde horretan, gizartearen ispilu ez al dira, neurri handi batean?

Jaun Luis Zabala

Jaun Luis Zabala 2007-12-14 11:00 #6

Zuzenketa:

Hau idatzi dut:

"... komentario hau entzun nion, kazetariak ekitaldi horretan izandako jokabidean oinarrituta ..."

Baina hau idatzi behar nuen:

"... komentario hau entzun nion, kazetari batzuek ekitaldi horretan izandako jokabidean oinarrituta ... "

Aitor

Aitor 2007-12-14 16:46 #7

Nik uste Katixak post honetan era ironikoan bere esperientzia erakutsi nahi izan digula. Nik hala ulertu dut behintzat. Nere lehenengo erantzuna broma moduan eta umorez ulertze izana nahiko nuke.

Jakin badakit kazetari onak dauzkagula eta ganorazko egiten diztuztela elkarrizketak. Hala ere, Katixak aipaturiko elkarrizketa batzuk ere badaude izan. Neri behin lan kontuengatik, elkarrizketa bat egin eta aukeran eman zidaten hoietako batzuen artean aukeratzeko. Zeu ere kazetari motakoa egin zidaten.

Aitor

Aitor 2007-12-14 16:46 #8

Nik uste Katixak post honetan era ironikoan bere esperientzia erakutsi nahi izan digula. Nik hala ulertu dut behintzat. Nere lehenengo erantzuna broma moduan eta umorez ulertze izana nahiko nuke.

Jakin badakit kazetari onak dauzkagula eta ganorazko egiten diztuztela elkarrizketak. Hala ere, Katixak aipaturiko elkarrizketa batzuk ere badaude izan. Neri behin lan kontuengatik, elkarrizketa bat egin eta aukeran eman zidaten hoietako batzuen artean aukeratzeko. Zeu ere kazetari motakoa egin zidaten.

Aitor

Aitor 2007-12-14 17:18 #9

Azkenengo aipuan egia da horrelako elkarrizketa egin zidaten egin zidatela ez da txantxa. Nik uste holako gauzak presaka gabizelako gertatzen direla. Kazetarigintzak gizarteak dituen ajeak ere bereganatu ditu tamalez. Juan Luis Zabalak komentatzen duenarekin bat nator. Errazkeri merkean jauzten da sarritan.

Aurreko komentarioa bi bider agertzen da. Ez da nahita izan, ez dut nahi hemen akapardore bat izatea nahi. Ezabatu bietako bat mesedez. Eskerrik asko.

Kevin Heredia

Kevin Heredia 2007-12-15 17:05 #10

Uste dut, Katixa, elkarrizketa mota bat ahaztu duzula:

Idazleak jarritako galderak erantzuten dituen kazetariarena.

Txuma

Txuma 2007-12-19 12:24 #11

Aupa Katixa. Orokortzeagatik errieta egin dizute, baina oso logikoa da orokortzea ia orokorrean elkarrizketak horrelakoak direnean. Musikariekin ere berdin gertatzen da, goiko elkarrizketa mota horiek guztiak (azkenekoa izan ezik) probatuak ditut, eta erakusten duten indiferentzia ere bai. Zure lana ez ezagutzea, zure izena beste batenarekin okertzea, zure lanaren izenburua gaizki idaztea edo zuzenean beste batena adjudikatzea eta abar, ikaragarrizko barrabaskeriak. Batzuek, kazetari ez izanda, lotsa eta pena handia hartzen dugu horrelako hankasartzeren bat egiten dugunean norbaitekin, baina eremu pribatuan gelditzen da. Horrelako hankasartzez josia dagoen elkarrizketa bat, edo funts gabea, edo topiakoa den bat argitaratzen denean, ordea, kazetariaz gainera egialea bera gelditzen da kaltetua, nire iritziz. Txuma Muguruza (!)

Jozulin

Jozulin 2007-12-19 15:33 #12

Honako elkarrizketatzailea ere falta da behintzat: Irakurleei galderak egiteko eskatu eta gero galderak aldatzen dituena. Ez da drama bat egiteko modukoa baina nik hau galdetu nizun:

» Jozulin ():

Sua falta zaizuela-eta, tabakoa behintzat izango duzue... Zer gehiago falta zaizue?

Eta paperean honakoa agertu da:

» Jozulin ():

Sua falta zaizuela-eta, tabakoa behintzat izango duzue... Zer gehiago falta zaizue idazleei?

Nik galdera jostagarria egin nahi nuen, ez galdera serio bat. Zer egingo diogu, ba!

aiene

aiene 2007-12-20 15:01 #13

Matrakako elkarrizketa irakurri eta gero, elkarrizketa tangentzial baten aurrean idazleen irtenbidea zein den argi ikusi da : tangentetik ateratzea. (jeje)

katixa

katixa 2007-12-20 16:39 #14

Txuma, lasai, hanka-sartze pribatuak askotan ondo datoz barre apur bat egiteko, ezta? ;-)
Jozulin, nolakoak diren kazetari hauek... haiek aldatu zuten galdera! Aurrez aurre erantzungo dut galdera jostagarria, elkar ikusten dugun hurrengoan.
Muxu bana
k

kazetaria

kazetaria 2008-01-25 17:04 #15

Tira...ondo dago jakitea zelako elkarrizketa motak egin dizkizuten...

Ados nago elkarrizketa mota "positiboak" ahaztu egin dituzula... oso elkarrizketatzaile onak daude Euskal Herrian, egia da hori...irratian bai, finean , irratikoek, zuzenekoetan bederen oso prest egon ebhar dute edozein erantzunen aurrean, eta ez dut uste ausartuko liratezkeenik liburuaz ezer jakin gabe mikro aurrean jartzen.

Badira ere hortik aipatu diren aksuak, non argitaletxeak, idazleak berak markatuko duen elkarrizketaren nondik norakoa...

Badira akzetari asko kaka bat kobratzen dutenak eta hamaika elkarrizketa egin ebhar dituztenak egunean, kotxerik gabe, zurekin Bilbon, bestearekin Donostian, eta eztakit zein idazlerekin Nafarroako beste puntan... maiz behar bat da email bidez galderak egitea.

Ez gaitezen engaina... kazetariak idazlea behar du orrialdeak betetzeko, baina idazleak ere kazetaria behar du bere liburu berriak ahalik eta ohiartzun gehien izateko,ez al zaizu iruditzen?

pipi calzaslargas

pipi calzaslargas 2008-11-28 10:03 #16

goraaaaa biotzaa!!

eskerrak zuri jaunaa*

Utzi iruzkina: