Kazetaritza tradizionalaren gainbehera?

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-06-05 20:29

Albiste kezkagarriak dakartza youtube-ko bideo honek kazetaritza eta egunkarien inguruan. Internet eta teknologia berrien gorakada eta azkartasunak  eragindako ahulduraz ari gara. Datuak hor daude: interneteko edizioak etengabe haziz doaz eta egunkarien tiradak murriztu egiten dira.

Gero eta zailagoa suertatzen da gizartean, erosotasunari aurre egin eta egunkaria erostera jaistea etxean internet konexioa izanda. Bestalde, abantaila du sareak, dohainekoa da eta bizkorragoa. Ekologikoagoa ere bai, nahi izanez gero.

Arerio handia du prentsa tradizionalak aurrez aurre. Berritu ala hil. Horixe dio behintzat esaerak. Egunkarien itxieraren edota krisiaren aurrean berritu behar da, hau da, zerbait berria eskaini, freskoa, ikuspuntu ezberdin bat, plus bat azken finean. Ez dakit euskal prentsak konkretuki zein eragin jasan dituen baina espero dut, momentuz behintzat, soka luzea izatea.

Egia esan, nik ez daukat antidotoa nire eskuetan baina buruari buelta batzuk eragin araztea lortu du bideoak. Interesgarria oso.



Utzi iruzkina: