Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

Nik dakidala Orotariko Esukal Hiztegian baino ez dago jasota, ez baitut beste inon aurkitu, ama zenari askotan entzuten nion euskarazko hitz bat: paola. Ez farola adierazteko, komentario edo baieztapen absurdo, zentzugabe, ergela... adierazteko baizik. Oritarikoan hau ageri da: «(...) paola. ( G-azp ) . (Sust.). Dicho sin fundamento, sin verosimilitud. Cf. parabola (2). "Charla, en Azcoitia. ¿De parola ?" Garate Cont RIEV 1935, 352. " Antxe zauden danak maixen bueltan jarritte paolan " (G-azp) (...)». Nik bestelako adibide batzuk jarriko nituzke, asmatuak denak: “...


BRICS, tinko

BRICS, tinko EUSKAL HERRITIK | 2026-09-18 02:04


Etxeei begira

Etxeei begira Ergelkaria | 2026-09-17 12:02

Arkitekturaz ezer gutxi dakidan arren, miretsita begiratzen diet ohiko erlauntz itxurarik ez duten baserri eta etxeei. Ederrak dira kanpotik ere, bizitza dakartelako gogora, bertakoen pozak eta atsekabeak, eta baita heriotza ere, txandakatzea antolatzen eta bideratzen. Gutxitan segitzen du han bizitzen hura estreinatu zuen inork.











  XXII  Lanean izana naizen lakide izanikako battoreki elkartu naiz: uda baita, panpoxago bera. Hura panpoxa eta aimenge piztia: itsusi, utsusi, utsuts, afrus eta susie. Burrasoak albait hobekien entseatu ziren ene alde, baina ni, zaporegabe, galbidetan.    Gaizki senditzen naiz, ez baitaki lagunak zeinen naizen gaizto; gaizto ez izaiterat entseatzen naiz, baina gaizto naiz eta kito: ez diot onik ekartzen ahal, ez nu hartze.    Txakolinak metatzerat has arau, makurrago senditzen naiz eta antzezpena nekezago, ezpainetako irriñoa nekezago.   &nbs...





Katuari galdetu nion ea egia den zazpi bizitza dituztela. -- Zuek asmatutako ergelkeria da hori -erantzun zidan-. Eta zazpi bizitza bagenitu, guztiak beharko genituzke gizakiok eragindako okerrak zuzentzeko. Katuaren erantzuna entzunda, zera pentsatu nuen, gizakiok zorionez burmuin bakarra dugula, eta ez zazpi.   Bernardo Kapanaga


Nuklearrik bai?

Nuklearrik bai? EUSKAL HERRITIK | 2026-08-25 18:29







ILARGIARI

ILARGIARI Doike! | 2026-08-18 15:35

ILARGIARI Ze klarki, zuri eta garden argitzen duen ilargiak gaurko gaua! Xalotasun kandida nola,  orbanik gabea.   Dena duzu ikusten, hilkor guziak, munduan bizi diren denak, haien minen lasaitasun bila zure argi zuria eskean.   Batzuk min kontsolagarri, Bertze batzuk zurekin dastatzeko altxapeko  abenturak eguzkitik ihes, lekuko salatzaile.   Ni lastozko ohatzean, zu arrosa eta lumazkoan, egia zion erran zuenak, amildegi bat  dagoela nire miseria eta zure fortunaren artean.   Abuztuak 12 eklipsea Galizian ikusi nuen, ederra izan zen....