Europako Batasunako agintekeria
Gaurkoan, José Antonio Vizner Negocios TV kanalaren zuzendaria Juan Antonio de Castro Nazio Batuen Erakundeko funtzionario ohiarekin izan duen elkarrizketa dakargu. Europan diktadura izateko urratsez mintzatu dira.
Europa jokoz kanpo geratzen ari da. Gainera, gertatzen ari den guztiagatik eta esaten ari den guztiagatik, Europako Batasuna joera autoritarioa hartzen ari da, faxista ez bada. Orain, gehiengoen artean bozkatu ezin bada, bederatziren artean eginen da.
Orain, bat-batean, ikatza ezinbestekoa da. Bat-batean, petrolioa ezinbestekoa da. Bat-batean, erregai fosilak dira balio duten bakarrak. Ekonomia burugogorra da, eta kostuak ere bai. Ekonomia kostu txikiagoetan oinarritzen da, eta guk energia-kostuak handitzea besterik ez dugu egin, berriztagarrien kontu horrekin eta demokraten agintaldian urte luzez wokismoak inposatu digun guztiaren ondorioz.
Funtsean, trantsizio ekologiko famatuaren, trantsizio berdearen eta obsesio berdeen eragina izan dugu. Munduan nagusitu den botere berriaren kontua besterik ez zen zerbait. Trump iritsi da, dena aldatu du, eta orain, bat-batean, Europak aldatu egin behar du. Baina, zergatik aldatu behar du? Agian orain artekoa ez al zegoen ongi? Hortaz, urteak eman ditugu astakeriak egiten, eta urteak daramatzagu gure enpresen lehiakortasuna galtzen. Europarrok pobretu egin gara ideologia baten ondorio hutsagatik. Ideologia al da benetan ekonomian axola duena? Burutik jota gaude.
Orain, bat-batean, erregai fosiletara jo behar dugu, merkeagoaren alde egin behar dugu. Eta, jakina, kontakizun wokea bere kabuz ari da hondoratzen, zentzugabekeria hutsa delako. Europa noraezean dabil.
Von der Leyenen adierazpenek Europan autoritarismorantz eta faxismorantz egiten ari den aldaketa erakusten dute. Ezin dituzu bat-batean aldatu Europara batu ziren herrialdeen arauak, baldin eta herrialde horiek baldintza batekin batu baziren: aho batez erabakitzeko eskubidea izatea, beren ahotsa entzunarazteko aukera izan zezaten. Hungaria, Espainia, Italia, Portugal eta Grezia Europara batuko al ziren ahobatezkotasunik gabeko Europa batera, non haiek ez zuten inolako eraginik izanen eta Frantziaren eta Alemaniaren mende geratuko ziren? Agian ez.
Von der Leyen, esaten duenarekin, itunak hausten ari da. Ezin da bat-batean, Macronek dioen bezala, larrialdi-egoera aldarrikatu. Zer larrialdi, baina? Europako Batasunan eredu autoritario berri bat ezarri nahi izatearena, eta Hegoaldeko herrialde guztioi, bereziki, hori irentsarazi nahi izatearena, Europako bi potentziak gidatu gaitzaten.
Zer da hau? Burujabetza aldatu egin al da? Esan diezaietela gure herrialdeetako konstituzioei. Orain Frantziak eta Alemaniak hartzen dituzten erabakien mende egonen baikara, antza. Badirudi haiek ez dutela Europa burokratizatu, ez dutela Europako industria suntsitu eta ez dutela energiaren arloko panorama aldatu. Eta, gainera, bederatzi herrialderen artean EB gidatzeko mehatxua egiten ari da.
EBren desegitea
Baina desadostasuna herrialdeen artean dago ala herritarren eta agintarien artean? Bi lekuetan. Batez ere, herritarren eta agintarien artean, haientzat ez baikara kontutan hartzekoak.
Baimenduko al dugu bederatziko gehiengo berrien bidez gure burujabetza kentzea? Von der Leyenek bederatzi herrialdez hitz egiten du, baina, benetan, Frantzia eta Alemania izanen lirateke, gehi beste zazpi herrialde txiki. Hau da, onartuko al dugu bi herrialdek zuzentzea?
Hemen Europako herriak gaude. Baina agian guk itunak aldatu nahi ditugu, agian Europa berri bat nahi dugu, agian Europako Batasunatik irten nahi dugu. Izan ere, Europaren norabidea aldatzeko baztertu egin gaituzte eta etorkizuna eraikitzeko aukerarik gabe utzi gaituzte.
Beharbada, iritsi da Europako Batasunako itunetan aldaketak eta erreformak aurkezten hasteko unea. Izan ere, burujabetza galduko duten herrialdeek irmo jokatu beharko baitute.
Wokismoaren garaian hainbestetan aipatzen zituzten ziurtasun ospetsu horiek guztiak erortzen ari dira. Sánchez, Macron, Starmer eta abar izan ziren asmakizun horren sortzaileak, eta orain haiek dira hura desegin behar dutenak. Baina ez dute beren kargua galdu nahi, ez dute agintea utzi nahi. Horretarako, modu basatian inposatzen saiatuko dira.
Beharbada, Europako Parlamentuan orain dagoen arazoa bertan dauden alderdien pentsamoldean dago. Europako Parlamentua oraintxe ez da parlamentu demokratikoa. Europan Von der Leyen andre autoritarioak bi herrialderekin agindu nahi duen bezala, Europako Parlamentua gauza bera bozkatzen duten bi alderdik zuzentzen dute.
Aurreko eguneko bozketa ikaragarria izan zen: Ukrainarentzat 90.000 milioi euro erabaki ziren, aldeko 458 botorekin. Von der Leyenek dio 90.000 milioi euro horiek izoztutako Errusiako diruaren interesei esker ordainduko direla. Ba, errusiarren diru horren interesekin hori ordaintzeko 30 urte beharko ditugu. Eta hori interesak bakarrik ordaintzeko. Hortaz gain, kapitala ere ordaindu nahi badugu, 40 edo 50 urte beharko ditugu.
Diktadura Europan
Bi herrialde ari zaizkigu inposatzen 50 urtez zor bat ordaintzea, Ukraina bi urtez baino ez mantentzeagatik. Eta hori guztia isilik eta ezkutuan landuta.
Horri faxismoa deitzen zaio, horri diktadura deitzen zaio; berriro planteatu beharreko zerbait da. Eta agintari horiek aldatu egin beharko dute. Arazoa alderdiena da, izan ere, botereari betiko eutsi nahi dioten bi alderdi dauden bitartean, alderdi bakarra izanen dugu praktikan. Eta horri diktadura deitzen zaio. Biek gauza bera defendatzen dute zehazki. Gauza bera bozkatzen dute Parlamentuan. Ez dugu demokraziarik Europako Parlamentuan.
Nora doa gure nazioen etorkizuna hortik aurrera? Burujabetza kentzen badigute, iritzia ematen uzten ez badigute, ahobatezkotasuna kentzen badigute eta deus aldatzeko eskubiderik ez badugu... akabo, orduan! Burujabetza haien esku uzten badiegu, gure Konstituzioa aldatzen badugu... Europako agintari eta presidente guztiek Europa berri bat dugula esan lezakete. Hori bai, bi herrialdek zuzendua.
20 urteko garapena galtzea eragiten dizutela da agintarien akats horien alderdirik okerrena. Gaur egun, agian, gure jendeak etxebizitzak izanen lituzke. Eta, beharbada, akats horien guztien ondorioz bizi gara orain hain gaizki. Oraingoz, agintari horiek ez dute gu entzuteko inolako beharrik sentitzen eta Europan autoritarismoa eta diktadura dakartzan gehiengo absolutu horri eusten dioten bitartean ez dugu zer eginik. Kalera ateratzen ez bagara behintzat.
https://www.youtube.com/watch?v=GqClQtVQOkc
joan mari beloki kortexarena
2026-11-15

Iruzkinak
Utzi iruzkina: