GOROTZILEKO UDAZKO AROA

GOROTZILEKO UDAZKO AROA Post tenebras spero lucem | 2026-11-02 19:20

 

 

V

 

Hogoita medratxu urte troñuan eta oraino ere badut zein neskari larrua jo, zein neska joka eta xikoka, zeineki banaka, binaka nahi hainbanaka amontegin bapo ibil.

*

Uzkur batek hartzen nizi beribila hartu behar dudan oroz; izanez ere, ez nikezi hausterik nahi, ez baitugu bertzerik, eta askitto kario izan zuzun. Baitezpada eta kito, ori.

*

Gu hirurok biluzle-belartzearen ondoko soilune batean ibili ginen amontegin bapo, zinez.

*

Gauden pornodun !

*

Aketzok, satirook, sukubuok, inkubuok, putanerok, ailartok, arizale pornook, atsegaleok-eta autonomiaz antolaturik gaude, horrek tresnarik eskuratzen digu gibelkoikeriaren eta puritanokeriaren aurkako borrokaren aitzinatzeko eta aitzinarazteko.

*

...tal es el último poemario de la poetisa vasca Aintzine de Larrea Karrikart (Pamplona 2000).

   Halaxe irakurri dut eta buru-belarri segi, baina eskuaraz bertze leku batean: ...atsegale handi-handitik abiaturik. Safo eta biok. 

   Hainbertzenareki, magia bidez edo -AA bidez, bide-, oro zegoen-zegoenean agertu zitzaidan, jenderik ere agertu, eta neska bat ondoratu: Safo nun; bila jin hatzait, eztia ? Goazeman harat elekatzerat. Hala bertzerik nahi ?

   Denbora luzea ariz etzi nik uste ororik irakurririk ukanen dudala. Patxuli usaia sartu du hosto artean, liburua zinez laket dudalako marka.

   Egundo halakorik ! Zeinen den likitsa !

   Idazlea prentsan ageri da, liburua badu eskuetan, irriñoa ezpainetan dugu, eta hondartzan baita bikinia soinean.

*

Eskualporn gibelkoien oldarraldiaren jomugan berriz ere. Gure aldetiko ihardespena usaiakoa: lan handiago, erran nahi da, larrutan areago, eta bazkide-harpudedunei merkealdi. Guhaur garaile ez ezik, irabazle ere.

   Badoazke halako jendeak orai beretik kakiterat pertz handirat, ori !

*

Ez deramagu aantxu deusik ere, zakutoa aantxu hutsik, arren.

   Oporretarat joaki gara, hondartzarat bi aste pasatxo pasa. Tiradera kulotak dagoen-dagoenean, bi bikini baizik ez, eta goikoa soberan. Gutarteko mutilak orobat: bi bainujauntzi, eta usu soberan, bi galtzoin eta aantxu kito. Bertantxe erosiko ditugu erostekoak, izanen baitira biziki gutti, guttitto, haboroxenak esku-erakutsi izaitekoak.

 

*

Horixe erle saldoa ! Mozorroturik gara hirurok. 

   -Pozik dituk, aspaldi hunetan ez baita Asiatiko lozerik.

   -Aldundiaren lan gaitza, are gaitzagoa igorri langileena, gero !

   -Baiki !

   -Nik badut noizbaiteko haur baten aita eskuratzen baitiot urteoroz sei poto edo Kanpezukoa.

   -Non da ?

   -Araban dun Kanpezu. Gure aitatxi zena gazterik bertako bestetarat joaiten zuan, trunpetara jotzen zinan.

   -Joanen garea... heldu den aste hundarrean ? Aro pullita omen zekarrek.

   -Ontsa... Ganbara hartuko dinet.

   -Egunontan ari nuk, ari gituk sartzen uzkian sartzekoa hik bidea nasaiako ukan dezaantzat... !

   -Eskertzekoa baita !

   Kur-kur-kur.

*

Ene ganberaren parean, beheitixeago, eskuin, baziren hirur neska eta mutil bat; neska horiek mutilik ez eta erdi biluzik ibiltzen ziren, kulot-bularretakoak baizik ez soinean... Halaxe. Mutilik ez eta halaxe. Mutila zelarik, antxume edo ortainzurik eta kito, halaxe ere bainituen maite, izigarri laket baititut neskak jauntzirik baina ortuz, edo tongak soinean, sandaliak orobat, eskalapoiak ere bai. Udan.

*

Eskuara irakasleak, baizik eta irakurri behar ditugula Lur bat haratago eta Erresuma eta Fedea. Laket ditut biak, baina nahasten ari naiz; zorionez, gelan badira bi neska kuttun zinez kuttun bainute, argi baititut, eta elkartu egiten gara eni garbitzekoaren garbitzeagatik (fusilaz gain). Iaz, Etxepare, Lazarraga, Axular, Landuchio eta Leizarraga.

   Buterrago: gaztelania irakasleak, baizik eta irakurri behar ditugula Cantar de mio Cid -ez mío-, Milagros de Nuestra Señora, Libro de Buen Amor, El conde Lucanor, Coplas a la muerte de su padre eta La Celestina.

   Baita Heptameron ere, sarbidea. Geurtz, osoa, baita Erdi Aroan girotu Erromantizismoa ere. Beharrik guk hirurok hori guzia maite baitugu.

   -Gure aitak badu Etxepareri buruzko bi diska: Oskorri eta halako liburudun diska.

   -Ekarriko ?

   -Orai uzkia milikatuko badidak.

   -Akort !

   -Baita eni ere !

   -Zeinen maite zaituztedan ziek eta zien tankerakoak: eskualdun, urdaxka eta kulturzale...

    Andderusa maitagarriagorik !

*

 

 

 

IV

Larrua jo gogo didate.

   -Bai !

   -Urta hadi eta egundainokoa ezagutuko duk gureki.

   -Gu urtaturik gituk, uzkia garbi-garbi diagu.

   -Ene, arreske-arreske, no !

   -Larrutan kuadratu eginen zitugu, txotxito !

*

Ni putetxe hunetarat jiten naiz neskak eskilarapeko baitira, ezinago maitagarri, eta batto edo bertzeño desagertzen delarik ordaina joana bezain maitagarri dugu bezerook. Nik usu edan baizik ez dut egiten; usu xoko batean ttottotu, liburuak atera eta bi oren emaiten dut ikas eta ikas, ilustra eta ilustra; liburuen gainean argitarzun handia behar dut eta ukaiten dut: horrexegatik emaiten naiz zokoraturik, hain xuxen, bertze jendearen ez eragozteko, haien ilunpeetakoaren ez inbaditzeko.

   Emazte ederrak bertako, eder baitira putetxeko, urzapal ederrak urzotegi hunetako. Bezerooki ogia segurtaturik dute. Haien magal goxoa abaro...

   -Shanti.

   -...Jes ! Zer ari zarete ziek hemen ?

   -Hire xerka.

   -Zer, ba ?

   -Elkartu gituk, susmatu diagu hemen izanen hintzela eta hementxe gituk.

   -...Ontsa...

   -Batek baino gehiagok usteko dik urdanga garela...

   -...Futitzen gituk, ori.

   -...Baiki !

   -Ikasten ari haiza ?

   -...Bai...

   -Hireki egoitea nahi ?

   -...Bai !

   -Zer nahi dun edan ?

*

Atsegaleon mamua, orotariko puritanoen -serora eta sintsen- ezintarzunaren sinkusa.

*

Begok kanape berria erosi du eta nahi du eneki estreinatu, nahi du neronek bertan larrua jo diezaiodan, kanape berrian larruaren jotzen lehena izan nadin. Lehena, bigarna, hirugarna... ni futitzen naiz zenbakarren naizen kanape berrian: larrua jo nahi diot eta kito.

*

Bestak dira eta herriko plazan naiz, bai baita kantaldi. Oroit naiz burrasoek plaza hunetako dantzaldian berant artio egoiten utzi ninduten lehen aldiaz. Zena zen, haiek herrian gaindi zebiltzan, harat-hunat ibilki ziren.

   Gaur nihaur naiz. Ondoko herriaren ondoko jende parrasta bat bada, neska parrasta bat. Alta, ez dut gogatu gogo: barda guziz beroturik bainintzen, idiarena jo dut, ezin salda handirik eman balizko neskari, zuhur nintzaioke...

   Urrundu eginen naiz. Bertze karrikako bi ostatuak zabalik dira, bertan jende gutti eta plazako musikaren doinua heldu egiten da. Banoa.

   -Oxel !

*

Bada bere burua betikotako daukanik, bai baita orotarik munduan. Nik ez: horrexegatik dut hunenenbertze urdaxka maitagarri bilatzen, xerkatzen.

   Halako bik banute erdian dohatsu. Atari zabaleko zinema batean gara, oraino ere badugu krispetarik. Filma Behin bazen gizon gogo-bihurri bat, Kirk Douglas, Henry Fonda...

   Lurrean gara, su ikusgarrien ikusteko gisan, tarrantatik hartu udako barnetegiko ohe-estalgiaren gainean ieri.

   Harat, suge batek Paris ausiki du ! Eian, ba, zertxo hemendik goiti. Filmaren abiadurako partaideen zerrenda izigarri maite dut. Kellyren heroiak deitu filmaren akabaila ere laket, soldadu horren harridura eta musikara, hain xuxen.

*

-Zenbat neskari erran diok jiteko ?

   -Zenbati ?... Sei zazpi bati...

   Eta laur jin dira, ez baita entraaleko: berak ez dira entraaleko.

   -Bikiniaren eraunztea berdin zaik, ez dea ?

*

Nahi edo behar ote dugun salda berorik ? Baduka guziondakorik ?

*

Zeinen ziren intziri-oihuxkaz mukurru beterik ari naizen neskak, oraino ere ari baitira, ari, goraki, eta aspaldi bagara hasirik !

*

Gogoko nesken zilarra uretarik heldu, larrutan izerdi zurrustakakoena !

*

Zenbat aldiz jo didate larrua aurtengo udan, udan eta lehenagoko berotean ! Zeinen duten laket jokideek txapelaren jaunztea, buztanari bonetaren emaitea ! Eta irents eta irents, irents eta irents, ahoan sar eta sar, sar eta sar... noiz artio eta batek jakin noiz artio: luzaz bai. Saldara batzuiek sagarrartean nahi dute, bizkarrean bertzetzuek, begitartean habaoroxenek.

   Ez nuen uste eskualdun neskak halako zirela !

   Irakasle naiz eta Eskual Herrirat jitekoa galdeginen dut, norat baina Gasteizerat, Iruñerat galdeginen dut. Orobat zaizkit. Baionan ere ahal banu !

*

Zietaz bertzerik ez dut maite, zietaz, ailart eta neska porno zareten horietaz, baita ur ondoetako zenbaitez ere, Alde Zaharreko batzuiez ere bai, udan belztetik itzulian, izanak diren lekuan baino arropa gehixeago, gehixeago baizik ez, soinean.

*

Aste hunetan amontegin bapo ibilia bainaiz, pausa, gainerat, barbera jinen da: osagarri azterketa ukanen dut, dugu.

*

Mutil aunitz jokaturikakoak ditut nik maiteenak, jakintsun baitira, emaile jori baitira, eta eian eneki ere ikasiago izanen diren: ni bai haieki.

*

Ohatzean. Alde banatan bi neska edder. Ari gara, ari, AA bidezko eskualdun urdaxka maitagarrietariko -maitagarrienetariko- baten ontzen.

   Laur dira oraikoan. Ur ondoan dira. Pikarraigorri dira. Elez dira.

   Xiberutartsak dira. Elkar maite dute eta elkarri frogatzen ari dira. Halaxe dira. Üskaaz dira.

   Xiberera, erronkariera, zaraitzuera, aezkera, Baxenafarrera, Lapurtera, Hegoaldeko goi nafarreraz, aramaxoeraz, araberaz... erromintxela, xuka, no-toka... Nik dakita zer, eta AAk edderki ihardesten du: badu ezagunik zeinek, nongo, nola...

   -Utziko duguia ?... Eian bihar laukote honek zertxo.

   Eian, beraz, haien arteko zer solas ukanen duten sorturik; teoriaz, xibererazko solas likitsa, baina batek jakin; abertzale sena ere sartu diegu, ekologismoa, antimilitarismoa, Independentzia, ateotarzuna, ostaturik ostatukoa... eta, prefosta, lohi huts direla, emeske orai baina arreske noiznahi; udan biluzle, xikokari hauta, atsegale, ahalkegabe... burrasoekilakoa, lagunkoi, hortzargi... üskaldun.

*

 

 

 

III

Et moi je reste là derasan kantorea entzun dut etxerat bidean, Aznavour; etxen sartzen bainaiz behin eta berriz, etxetik juaitekoz gerotan, atxurrerat eta aisialdian. Non ene xoko han ene goxo.

   Ez da udara, baina berotea badugu aste hunetan, ukanen omen dugu aste hundarrean, eta badut, beraz, igerixkagia zabalik: heldu dira lehendabiziko neskak, bikinia ekarriko dute, baina, bikinidun, nik argazki batzuk egin diezakiedantzat, dun eta gabe, eta plunp.

*

Neskak eta liburuak, hurrenez hurren ez bortxaz. Eta neskak biluzik, bikinidun, halaxe edo halatsu ilustratzen ari. Eskuar garagarjusa, Irulegiko arnoa, Arabako Errioxakoa, Arabako txakolina... 

*

-Ez dakit, ba...

   -Eian, jitez gerotan, gaztiga lehenbailehen...; dena den, hobe zenuke ospitalean izan... eta neroni joanen nitzaizu bila.

   -Akort !

   -Eta xauri etxerat pausatzerat, biharamun goizean ospitalerat itzultzekoa bazara.

   -Berdin zaizua ?

   -Guziz !

   -Ahizuririk ukanen duta sorgin afarian ?

   -Zurrusta pullita ukanen duzu, ukanen duzunez... Zurrusta on bat, ahalkerik batre gabekoa.

   -Dena alde, arren.

   -Xikorea eginen dut.

   -Xarmanki !

*

 

 

II

Udako bi neskareki elkartu naiz.

   Kanpoan dira. Denak dira kanpoan.

   Bitxi da halako neskak trozaturik ikustean. Izanez ere, elur bustia ari du. Gasteizen bada Lakua txandria eta bertan Arriola eta Txusarena: bi-bietan izan gara. Barnean, bixtan dena. Goian burrasoak bizi ditut, eta probestu dut haien ikusteko, sar-jalgia baina. 

   Kanpoan dira. Ontsa dira. Gogoan ditut. 

   Aimenge berogailua apalik pizturik, astozuriaren gainean goxo-goxo, zapi zuritan txit bero. Ezkerraldean, eskuinaldean negiuan liburu, tole, inobreka. Udan neskak, negiuan liburu; udan ixikitan giutzu, negiuan karro.

   Ezpainak gorri, biloholli. Gogatu ninduten, ondoratu nahi zitzaizkidan. Nik poxelurik ez. Etxerat ekarririk -igerixkagiarat ekarririk- betikotz ez dakit baina luzrako bai.

   -Geurtz ere uaken gituk !

   Halaxe balitze !

*

Hunako terraza hunetako urdañon maitagarria !

   Udara da. Bastidako plazan. Itzalean- itzaletik atera eta ifernua. Itzalean, baina, goxo, bertan ere soinean arropa guttiren ukaiteko gisan.

*

Doku. Buztan-pottotten inguruko emaztekiok. Ailart eta neska pornoei buruzkoa.

   Haiek eta haiek bezalakoak muin eta mami. Dokuak akabailan: Guzi-guzioi, no, esker onez !

*

Orai puri-purian da karrikei emazteki izenaren emaitea, horixe da orai ustezko aitzinakoi modelnoen jarrera eta joera; gogoratu ere ez zaie mutil izenik emaitea.

   Halatan, bi proposamen: Nora Astorga eta Arlen Siu. Iraultzaile sandinistak. Nikaragua.

   Orai bortz proposamen halako jendeek -izentzaileek-eta- neholaz ere zuzenetsiko ez dituztenak : Eufrat, Blue Angel, Tiffany Thompson, Racquel Darrian eta Clio Goldsmith. Ezetz. Eian Eskual Herri independentean.

*

Ni banuzie neskei lehena ekinean eta neskenganik azkena joaiten; aserik uzten ditut, haiek ni ezinago aserik.

   Eian aurten ere ari izanen naizen gogoko zenbaiteki, udan oroz gainetik, eta gerokoa gero.

*

Asots handia, azantza handi. Alta, erraiten diotedana entzun egiten dute eta baietz.

   Intziri eta intziri, oihuxka eta oihuxka. Ikusgarriaren galanta !

   Ondoratu baitira, ondo-ondoan ditut.

   Supazterrean suia, haien baita su.

* 

Azken filmazionean bortz neska: beltz bat, bertze beltz bat -zinezko beltzak agertu aitzin, beltz erraiten genien beltzaranei-, kaskagorri bat, biloholli bat eta aimenge -larruxuri belztua. Gureki hamaika mutil beltz. Zenbat neska ukanen dugun jeloskor halako mutilak ikusi eta, guhaur haieki ikusi eta, haiek ezin ikusi eta !

*

Liburua: Atsegale liburua. Liburu atsegale baita, izan. Testuak oro atsegale, baita iduriak oro.  Independentzia aitzin, eragotzirik izana. Orai nik dakita zenbakarren argitalpena. Iduriak aunitz, testuak guttiago.

*

Oraino ere banaiz dolutan ezarririk, gogoko ezein neskak eneki nahi ez duelakotz.

   Orai hamabi urte ohartu nintzen, 2014an hain xuxen ere. Geroztik, jai, musu huts, eta orai hamabi urte zaharrago naiz, orai badut berrogoita bortz troñuan.

   Jai.

   Bo, anartean, eskualdunago naiz -nahirik halaxe-, emeske beti -zapuztua beti, beraz-; udan beltzik, udan biluzle lekuetan zoriontsu hainbartze neska eder biluzi artean, bakardaderik bakardade eta ahalaz begitartetsu; oraino ere egozten dut zerbaixka flikei...

   Pisu da, gero, aipatua ere lepoan harturik, baina aitzinet ari -bertze batzuk ere ari baitira berena aunitzez pisuago izanikan ere.

   Atxik ! Atxik, Selene !

*

Ongi jin gure zangarterat, gure ixtaperat !

*

Zaila da, baina ari gara, karraskan ari, buru-belarri, emonez.

   Ororen aitzinean larruan jo eta ke. Dohain handiko birtuoso gituzie jokideek, mutilak zorioneko ditugu, bai baitira gureki; oharturik dira, eta zaporedun ditugu.

*

Liburua: Egun orozko xikokarion trebakuntza. Hain xuxen, xikokari pijoago izanen bagara. 

   Gu bagara neska porno eta elkarrekin ari gara irakurtzen, lizeoan edo baikinan, baina pikarrai, edo arropa gutti soinean... Harat, mutil bat elkartu zaigu, hobekienik jokatzen gaituena, preseski...

   -Hain interesgarri dea ?

   -Guziz !... Irakur gureki era hobeki joren diguzie larrua.

   Bertze bi elkartu zaizkigu. Hau, beharba, geroko mentura espantagarriago izaiteko abiadura izanen da.

*

Sexugintza ere ba omen da unibertsala, ez, aldiz, enetako: neskak miliuka dira, milaka inguruan, nik hamaikatxo badut gogoko, eta haien arteko ezeinek ez nu ni.

*

Etxeko neskak kanpoan dira. Aimenge barnean, ganbaran, ohatzean, ikastaldi batean buru-belarri.

   -Aunitz ikas eta zokitonean elkartu artio, to !

*

Dolua. Hamaika urtez larrurik jo ez.

   Dolua. Eian noiz gaindituko ote dudan. Zorionez, infinizio bat liburu irakurri dut, lana ukan dut eta bertan ontsa. Udan -berotean- pikarrai neska pikarrai artean, haien artean dohatsu, dohatsu ere haiek ene gogoan.

   Alta, dolua. Berau lepoan hartu eta aitzinet segiturik.

   Aurrera bolie ! Funtzioen etenik ez eta.

*

Ordinagailu bidezko ikastaldiko irakasleak erran behar zuen ustezko aitzinakoi modelnoen oraiko kanonen araberako zerbaixka, eta erran du, erran ere, hain xuxen bizidun marrazki batzuen iduriak agertu dituenean.

 

I

Heriotza, galerak eta dolua ikarzolan. Harat gaia. Harat triangelu hori.

   Ohatzean baina, Aiora, Naiara eta hirurok. Hauxe bai, hauxe, hirukotea ! Berek ere ikusi nahi bideoa. Eian, ba. Gerokoa gero.

*

Nik neskoi larrua jo egiten diotet -neskon larrua jotzen dut-, baita haiek elkarri ere -elkarrenari ere. 

   -Xintxo izan haiz, txotxito !

   Erran nahi baita, haien legea bete dut: berau beharrik likiskeriazko baita.

   Eta lo.

*

Argazki-lana. Bikinidun hamaikatxo neska eder halako elizaurian.

   Elizauria gezurrezko da, baina ezin hobeki eginik dago. Haren eraikitziea kario izan da, baina balizko arazoak ekidin ditugu.

   Hilarrietako izenak neska-mutil, eta bikinidunak Omiasaindu egunean bisitari, Domuru Santuru egunean haien ikusterat, haiei lili uzterat, usaiako halakoen egiterat.

   Ziek oro gogoan, bizidunok bizidunoki.

*

 


Utzi iruzkina: