Antzindari

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-06-15 14:06

Antzinako ideiak defendatzen dituen sasiaitzindaria. Egungo politikari asko, aitzindari plantak egin arren, antzindari petoak dira.


kaltezismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-10-31 18:27

Batzuek diote eskoletan doktrinatu egiten dela, hots, irakasle batzuk jo eta ke aritzen direla ideia okerrak eta ankerrak zabaltzen inpunitate osoarekin, eskola-umeen ahultasun intelektuala baliaturik. Eta arrazoi dute. Begira, adibidez, zenbat neofrankista dauden komunikabideetan. Argi dago eskola frankistak ume gaixo haien burutxoak sistematikoki kolpatu zituela, eta, jakina, haietarik  ahulenek —adimenez urrienek— ideologia frankista katezismotzat hartu zutela. Eta txarrena zera da: ahuldade mental hori belaunaldi batetik bestera pasatzen dela. Genetikoa ote? Fumigazio ...


langale

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-05-01 20:17

Gaur, maiatzak 1, azken Langile Eguna ospatu da. Arrazoia? Langile bat bakarrik gelditzen delako eta inork ez dakielako non dagoen. Beste guztiak dagoeneko langabeak ei dira. Hortaz, datorren urtetik aurrera, Langale Eguna ospatuko da, hau da, langale diren langabetuen eguna, nahiz eta zer ospatu gutxi izango duten. Eta sasiospakizun horri izen hori emanda, hain erabilera murritza duen –gale atzizkiari arnasa emango diogu, ezberba bat oparituta. Dakigunez, -gale atzizkia beharrizan fisikoekin lotuta dago (tugale, txizagale, kakagale, botagale, hazgale, logale, jangale, edagale…...


bankpirismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-02-12 09:00

Bankpirismoaren aurka berakatzak ez du balio, ez gurutzeak, ez zilarrak. Bankpiroek sakelustu egiten dituzte biktimak, haien ondasun guztiak xurgatzen dituzte.  Bankpiroek ez dute ohiko banpiroen begirada limurtzaile hori, ez dituzte neska pinpirinak erakartzen, aire erromantiko hori falta zaie, baina haien ahalmena izugarria da: politikariak eta agintean dauden izakiak oro erortzen dira haien eraginpera. Ustelina izeneko gaia inokulatzen diete, eta akabo! Handik aurrera, bankpiroen dizipulu bihurtzen dira.  Euskaldunok ere ez gara bankpirismotik libratzen: hor dugu, adibidez,...


bankpirismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-02-12 09:00

Bankpirismoaren aurka berakatzak ez du balio, ez gurutzeak, ez zilarrak. Bankpiroek sakelustu egiten dituzte biktimak, haien ondasun guztiak xurgatzen dituzte.  Bankpiroek ez dute ohiko banpiroen begirada limurtzaile hori, ez dituzte neska pinpirinak erakartzen, aire erromantiko hori falta zaie, baina haien ahalmena izugarria da: politikariak eta agintean dauden izakiak oro erortzen dira haien eraginpera. Ustelina izeneko gaia inokulatzen diete, eta akabo! Handik aurrera, bankpiroen dizipulu bihurtzen dira.  Euskaldunok ere ez gara bankpirismotik libratzen: hor dugu, adibidez,...


bankpirismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-02-12 09:00

Bankpirismoaren aurka berakatzak ez du balio, ez gurutzeak, ez zilarrak. Bankpiroek sakelustu egiten dituzte biktimak, haien ondasun guztiak xurgatzen dituzte.  Bankpiroek ez dute ohiko banpiroen begirada limurtzaile hori, ez dituzte neska pinpirinak erakartzen, aire erromantiko hori falta zaie, baina haien ahalmena izugarria da: politikariak eta agintean dauden izakiak oro erortzen dira haien eraginpera. Ustelina izeneko gaia inokulatzen diete, eta akabo! Handik aurrera, bankpiroen dizipulu bihurtzen dira.  Euskaldunok ere ez gara bankpirismotik libratzen: hor dugu, adibidez,...


ahazpirina

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-08-27 15:59

Egon ziur: pilula hau izango da XXI. mendeko asmakizun handienetako bat, eta berari esker pentsamendu txarrak, obsesioak, oroitzapen ilunak eta oro har sai saldoaren antzera buruan bueltaka dabilzkigun eta uxatu nahi ditugun kontuak ahaztu ahal izango ditugu. Zientzialariek haren formula deskubritzen dutenean, biagra bera baino famatuagoa bihurtuko da, zatiaz. Erabilerak? Gura adina! Hona hemen adibide batzuk: Bata bestearen atzean gordinik irentsitako Mahlerren sinfoniek halako morokil malenkoniatsua eragin dizute, eta zeure buruaz heste egiteko obsesioak boa hertsatzaile baten antzera har...


Aurreko egunean kalean entzuna: Zelako zortea duten langabetuek! Ez dute burua apurtu behar, ea lanera joan ala greba egin erabakitzeko! Iritzia ematea libre dela esango du norbaitek. Kontua da iritzi hori buru horretatik sortu den ala norbaitek erein dion. Noraino gara libreak gure iritzietan? Pentsamendua sortu egiten dugu, ala sartu egiten digute? Hona zer entzun genion behin Xabier Leteri: “Ni”a aldizka baino ez da “ni”. Baikorra gero, gure Xabier! Esaten da dagoeneko dena idatzita dagoela. Era berean, guk diogu dagoeneko dena pentsatuta dagoela. Beste bat da auzia: Ideien (eta ideolog...


danborroste

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-01-22 22:39

Aski da! Gaurko albistegiaren hasierako berria zein izan behar, eta umeen danborrada! Hain gaizki dago mundua ala? Antza denez, notizia falta ikaragarria dugu. Lurrikarak behar ditugu, leherketak, tsunamiak, gerrak, estralurtarren inbasioak… Baina umeen danborrada ez, mesedez! Orain ulertzen dugu ETBren gainbehera! Segurutik donostiarrak gurekin haserretuko dira, baina zer nahi duzue? Gezurretan hastea? Siglautonomia honetan bizi garenok kondenatuta gaude Bilbo-Gasteiz-Donostia Hirutasun Sainduaren biblia irenstera. Besteok aldiria ez, uzkiria gara! Eta zer pasatzen da? Haien jaiak baino ez...


Egunotan hasi da merkealdia. Krisi garaian, gora bihotzak eta behera penak! Badirudi erosi aditzaren jatorrian Eros jainkoa dagoela: erostea maitatzea bezain ekintza konpultsiboa da. Batzuek halako erakarpen erosexuala sentitzen dute dendetako salgaiekiko. Berdin dio behar ditugun edo ez: erostean-perostean ibiltzen gara dendarik denda. Kirol olinpiko bihurtu beharko lukete maratoi erostiko hori.   Edozein modutan ere, ez dugu gauza bat ulertzen: nola dakien Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independienteen Federazioak euskaldunok batez beste 92 euro gastatuko ditugula merkealdian, hau...


garoñio

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-01-05 20:37

Elementu kimiko berria asmatu dute: garoñioa. Oraindik ez diote zenbakia eman elementuen taula periodikoan, baina hara zer dioten zurrumurruek: 666 zenbakia emango omen diote. Garoñioaren izena (bistan da) Garoñatik dator. Bertako zentral nuklearrean kausitu dute, eta hauxe da haren ezaugarri bitxiena: txiklea bezala luzatzen da. Hasieran Garoñako langileek pentsatu zuten Viagraren ordezko gisa balia zitekeela, baina, proba batzuk eginda, konturatu ziren ez zuela balio hankarteko ertatza luzatzeko (Oharra: ertatza “erdiko hatza” izendatzeko asmatu dugun neologismoa da, nahiz eta askotan nah...


errekasta jo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-31 13:22

Arrakasta tontor garaia da, konkistatzeko zaila. Hainbat modu erabil daitezke bertara ailegatzeko. Norberaren esfortzuz eta izerdiz hel daiteke, edo besteen laguntzaz. Edonola iritsita ere, arrakastaren tontorrean egoteak badu arriskua: altueraren gaitzak jo zaitzake. Famak zorabioa eragiten du, eta zorabio horrek burua endredatuko dizu buru hori ondo hornituta ez baduzu. Famak eta dirua erraz eta eurrez izateak gehiegizko afanaren arriskua dakar. Bat-batean asko izateak gehiago nahi izateko irrika pitz dezake. Eta irrika horrek erreka jotzera eramango zaitu, ziur egon. Zenbat kirolarik jo...


erosotzaile

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-27 22:17

Gizarte baten kemena edo ahulezia kalkulatzeko irizpideetako bat erosokeria izan ohi da. Erraza da formula: zenbat eta bizimodu errazagoa, orduan eta gizarte makalagoa. Kolperik jo gabe ederto baten bizitzeko aukera duenarentzat lana ez da sekula beharra izango. Lanaren beharra duenak eta burua ateratzeko egunero izerdiaren kolpeak jo behar dituenak, berriz, ez du astirik erosokerietarako. Adibidez, erosotasuna zer zen ez zekiten gerra zibila eta haren osteko urte latzak pairatu zituztenek. Nahikoa lan bizirik irauteko! Haien ilobak bestelako munduan bizi izan dira baina. Haien beharrak be...


Oholentzero

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-24 23:58

Hil da Olentzero. Bai, lagunok: arinago edo geroago, gertatu behar zuen. Gure ikazkinaren bizimodua ez zen eredugarria: jatun handia zen, mozkorrilloa, erretzaile porrokatua… Eta, azkenean, hil egin da. Beraz, gaur kalean ikusi duzuen Olentzero hori faltsua izan da, iruzur hutsa. Aitortu behar dugu Olentzeroren piura ez zela batere modernoa. Gaurko kanon estetikoen antipodetan zegoen: aurpegi zikina, bizarra, tripatzarra… Eta jantziak ere, antigoalekoak: txapela, brusa, mahoizko prakak, abarkak… Gizonkote onbera zen, bai, baina ezin esan metrosexuala zenik, ez horixe. Nonbait sailkatzekota...


hilusio

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-23 23:56

Bizitza ilusioz beteta dago. Ilusio batzuk konplitu egiten dira; gehienak, berriz, helezinak dira, zeruan hegaz doazen hegaztien antzera, beti urrun, beti urrunera. Horregatik agian, batzuek beldur diete ilusioei. Batez ere, ilusio faltsuei. Horiexek dira mingarrienak. Ume hark gurasoei esandakoa etortzen zaigu gogora: ez zuela katekesira joan nahi. Ilusio baten modura saldu nahi izan zioten, baina ume hura beldur zen. Esana zioten Olentzerok ekartzen zituela opariak, eta Olentzerorengan sinetsi zuen. Baina, egun batean, EGIA jakin zuen: Olentzero gurasoak dira. Hortaz, ez errege magorik, ...


estatuista

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-22 23:59

Izan zaitez erradikala, izan zaitez estatista!, eskatu zion lehengo egunean Espainiako Kongresuan Iñaki Antigüedadek Mariano Raxoiri. Koitadua! Bizitzea tokatu zaigun estatuan, estatuburuak estatuen estetikari estekaturik daude: ikuspegi estatikoa da nagusi, eta ez daude ez eskua ez atzamarra ez atzazala emateko prest. Estatuismoaren estetak dira politikariak:  errazago mugitzen dira plaka tektonikoak politikarien diskurtsoak baino. Haien arteko debateetan, elkarrizketa eraikitzaileak barik, elkarrilketa erailkitzaileak izan ohi dira eguneroko ogi politikoa. Esan daiteke politikarien z...


laburreta

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-20 23:57

Lehengoan eztabaida bat entzun genuen. Solaskide batek galdetu zuen ea zergatik izan behar duten funtzionarioek lanpostua betiko ziurtaturik, eta zera proposatu zuen: funtzionarioek enpresa pribatuetan lan egiten dutenen aldean dituzten pribilegioak kentzea (adibidez, kalera bota ahal izatea). Gu ez gara hemen funtzionarioak defenditzen hasiko, baina nabarmendu nahi dugu zer ezkutatzen den iritzi horren atzean: langile batzuek beste batzuek dituzten “abantailak” lortzeko borrokatu beharrean, kontrakoa eskatzen da: gu izorratuta bagaude, haiek ere izorra daitezela! Argiago esanda: etsaiak ez...


mahaitasun

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-18 23:51

Etxegintzan, bada ohitura bat: teilatua jartzean, etxe aurrean lore sorta bat edo bandera bat ipintzen da, eta bazkaria edo afaria egiten. Jataldi hori izendatzeko hainbat berba erabiltzen ditugu: monjor, bizkar besta, trapale, alboroke, teila-afaria, galdor-festa... Bada, abendua da urtearen eraikinaren teilatua, eta hori aitzakia ederra da sekulako jatazoak egiteko.Abendua tripakaden hila da. Jalekeriaren zalekeria nagusi. Edozein aitzakia omen da ona: enpresako oturuntzak, Gabonen inguruko jan-edan amaigabeak… Intxaur-saltsa galanta gero! Badirudi urte amaieran gure gorputzak negu hurbi...


lanorexia

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-17 12:11

Esan dezadan argi: inorentzat lan egitea prostituzioa da. Bai, prostitutek sexua saltzen dute dirua lortzeko, baina zer egiten dugu besteok? Bizitza saltzen dugu, eta, askotan, baita duintasuna ere. Neu ere urteetan prostituitu naiz,  baina egun batean hordagoa jo behar nuela erabaki nuen. Ugazabaren bulegora joan eta soldata igotzeko eskatu nion. Kobratzen nuena halako hiru. Behin prostituituz gero, ahalik eta diru gehien lortzen saiatu behar da. —Eta zergatik igo behar dizut soldata? —itaundu zidan ugazabak, irribarre ironikoa ezpainetan. —Argi esango dizut: enpresa handi bik kontra...


gortzientzia

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-14 23:59

Zenbat eta gorago, orduan eta gorrago. Horixe pasatzen zaie lanean, gizartean, politikan... beti gora joan nahi dutenei, goranahiei. Kontua tontorrera heltzea da, nolanahi. Ukondoa eta labana dira goranahien lan-tresnak. Eskalatzaile amorratu horiek eskalarik gabeko hegaldian iritsi nahi dute gailurrera. Eskalarik ez, baina eskelak bai: adiskideak hil egiten zaizkie (dituzte). Baina berdin die. Haien xedea lortzeko ordaindu beharreko kuota da. Zer min egiten die horrek? Badute bihotz-zimikorik? Ez. Armadura erabiltzen dute, kontzientziaren atximurrei ihes egiteko. Agintariek ere armaduraren...


  Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. Barregura ematen digu batasun hitzak: egia esateko, euroa da batzen gaituen gauza bakarra. Bestela, anabasa nagusi. Hogeita hiru hizkuntza ofizial daude eta! Gaur egun, Europar Batasuna Babel erraldoia da. Gaurko artikulutxo honen bidez, proposamen sendoa egin nahi diegu gure agintariei europarren benetako batasuna lortzeko. Begira diezaiegun AEBei. Horiek bai! Ez dago munduan abertzale handiagorik! Himnoa dute, txanpona eta hizkuntza. Bat eta bakarra. Guk berdin jokatu beharko genuke. Utikan nazio...


Modu asko daude hotzari ihes egiteko. Horietako bat kirola egitea da (adibidez, mendira joatea). Mendian, egun batzuetan, batez ere neguan, fenomeno meteorologiko bitxia gertatzen da: inbertsio termikoa. Bailaretan hotz handiagoa egiten du goietan baino. Mendizaleentzat ezaguna da fenomeno hori: erripan gora joan ahala, arropa guztia sobran (tenperatura altuagoari ariketa fisikoa gehitu behar zaio, jakina). Baina, kirolaz gain, badira beste modu batzuk berotzeko. Gustagarrienetako bat elkarri beroa ematea da. Nola? Ferekatuz, igurtziz, marruskatuz. Zirriak eginez, berotu ez ezik dibertitu ...


potrosorry

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-10 23:58

Guztien artean txatxarrena zen, enpagugarriena. Berba baten esanda: potrozorri hutsa. Baina haren akatsik handiena negar egiteko joera zen. Joera ez: grina. Haren lehen berba barka eskea izaten zen beti. Horregatik deitzen zioten potrosorry. Bere burua kondenatzen zuen hitz egiten hasi orduko, ezer egin baino lehen. Errudun sentitzen zen erruduna izan baino lehen. Horrek erruinatu zuen bere bizitza. Ezbeharren bat gertatzen bazen, errua Potrosorryrena zen. Guztiek ihes egiten zioten, zorte txar eta kalamitate guztien iturburua zelakoan. Sorrytxarrekoa zen. Balbea ekartzen omen zuen. Ez dug...


kopromisu

1
txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-06 08:58

Grekoak aurrizki eta atzizki asko eman dizkigu. Horietako bat κόπρος da, zeinak kaka esan nahi baitu, gorotza (eufemismo bat erabilita, eginkaria). Kaka egitea ekintza zatartzat daukagu. Gizakiok animaliak garela gogorarazten digun erritual fisiologiko horrek lotsa eragiten digu. Bizkaiko herri batzuetan, adibidez, komunari eskusaua esaten diote. Hesteak husteko ekintza hori, hain itsusia begitantzen zaigunez, beste modu baten adierazten saiatzen gara. Findu egiten dugu. Kaka egitera noa esan beharrean, zera esaten dugu: pinua landatzera noa, erregeari gutun bat idaztera noa (gaurko teknol...


Neguraldia heldu da. Zerua amets ahaztu batetik ekarritako paisaia grisa da. Han goian, Hodeiak lokartuegi daude gutaz gogoratzeko. Elurraren esperoan gaude Baina haren arnasa leitua baino ez zaigu iristen. Haizea xuxurla umela da gure hezurretan Eta antartika txiki batzuk jaio zaizkigu atzamarretan. Hain pisutsua da atmosfera, Tabernen babesa da gure itxaropen bakarra Eta udaberriaren utopiarekin amestea. Zokorik ilunena bilatu dugu Intxaur batzuk eta pitxar bete ardo Besterik ez dugu behar Hilbernatzeko.   Gure bihotzen taupadak astro urrunak dira Dagoeneko.   NEGURALDI: haren ...


Azken iruzkinak