potrosorry

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-10 23:58

Guztien artean txatxarrena zen, enpagugarriena. Berba baten esanda: potrozorri hutsa. Baina haren akatsik handiena negar egiteko joera zen. Joera ez: grina. Haren lehen berba barka eskea izaten zen beti. Horregatik deitzen zioten potrosorry. Bere burua kondenatzen zuen hitz egiten hasi orduko, ezer egin baino lehen. Errudun sentitzen zen erruduna izan baino lehen. Horrek erruinatu zuen bere bizitza. Ezbeharren bat gertatzen bazen, errua Potrosorryrena zen. Guztiek ihes egiten zioten, zorte txar eta kalamitate guztien iturburua zelakoan. Sorrytxarrekoa zen. Balbea ekartzen omen zuen.

Ez dugu haren benetako izena esango. Egia esateko, izen bat baino gehiago ditu: herri askotan topatuko duzue potrosorryren bat. Horregatik aukeratu dugu ezberba hau zorte txarra dakarrena izendatzeko.

POTROSORRY: zorte txarra dakarren pertsona, gafea.


Utzi iruzkina: