bankpirismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2013-02-12 09:00



Bankpirismoaren aurka berakatzak ez du balio, ez gurutzeak, ez zilarrak. Bankpiroek sakelustu egiten dituzte biktimak, haien ondasun guztiak xurgatzen dituzte.

 Bankpiroek ez dute ohiko banpiroen begirada limurtzaile hori, ez dituzte neska pinpirinak erakartzen, aire erromantiko hori falta zaie, baina haien ahalmena izugarria da: politikariak eta agintean dauden izakiak oro erortzen dira haien eraginpera. Ustelina izeneko gaia inokulatzen diete, eta akabo! Handik aurrera, bankpiroen dizipulu bihurtzen dira.

 Euskaldunok ere ez gara bankpirismotik libratzen: hor dugu, adibidez, KUTXABANP, bankpirismoaren santuario berria.

 BANKPIRISMO: Banketxeek praktikatzen duten banpirismo sos-xurgatzailea.



Utzi iruzkina: