dibertsio termiko

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-11 23:08

Modu asko daude hotzari ihes egiteko. Horietako bat kirola egitea da (adibidez, mendira joatea). Mendian, egun batzuetan, batez ere neguan, fenomeno meteorologiko bitxia gertatzen da: inbertsio termikoa. Bailaretan hotz handiagoa egiten du goietan baino. Mendizaleentzat ezaguna da fenomeno hori: erripan gora joan ahala, arropa guztia sobran (tenperatura altuagoari ariketa fisikoa gehitu behar zaio, jakina).

Baina, kirolaz gain, badira beste modu batzuk berotzeko. Gustagarrienetako bat elkarri beroa ematea da. Nola? Ferekatuz, igurtziz, marruskatuz. Zirriak eginez, berotu ez ezik dibertitu egiten gara. Sexua ariketa fisikoaren eta plazeraren sinbiosia da (momentuz, elementu izpiritualak aparte utziko ditugu). Zeregin atsegingarri hori izendatzeko, ezberba hau aukeratu dugu: dibertsio termikoa. Neguko egun luzeak berotzeko modu laketgarria da gero! 

Inbertsio termikoa fenomeno meteorologikoa da; dibertsio termikoa, berriz, organikoa. Hortaz, nahi denean inbertitu ahal da denbora zeregin horretan. Bi pertsona besterik ez da behar.

DIBERTSIO TERMIKO: bikoteek berotzeko egiten dituzten zirriak (modu jostalarian esanda).

Zer, potxolo? Egingo dugu dibertsio termikoa?


Utzi iruzkina: