neguraldi / hilbernatu

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-05 23:59

Neguraldia heldu da.

Zerua amets ahaztu batetik ekarritako paisaia grisa da.

Han goian,

Hodeiak lokartuegi daude gutaz gogoratzeko.

Elurraren esperoan gaude

Baina haren arnasa leitua baino ez zaigu iristen.

Haizea xuxurla umela da gure hezurretan

Eta antartika txiki batzuk jaio zaizkigu atzamarretan.

Hain pisutsua da atmosfera,

Tabernen babesa da gure itxaropen bakarra

Eta udaberriaren utopiarekin amestea.

Zokorik ilunena bilatu dugu

Intxaur batzuk eta pitxar bete ardo

Besterik ez dugu behar

Hilbernatzeko.

 

Gure bihotzen taupadak astro urrunak dira

Dagoeneko.

 

NEGURALDI: haren ufada jelatuaz hilbernatzera garamatzan malenkonia meteorologikoa.

HILBERNATU: neguraldiaren eraginez egoera letargikoan geratu, gorputza eta arima sorgorturik.


Utzi iruzkina: