Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

Mundu osoan ezaguna den izar ospetsu batek, hona etorritakoan, euskaldunon eta euskararen aldeko zerbait esaten duenean, edozer gauzatxo txiki nahikoa da, berehala jasotzen du gure aitortza eta gure esker ona. Halaxe gertatu zen Werner Herzogek, Donostia Zinemaldira etorrita, euskaldunok miresten gaituela esan zuenean, poeten herria garela, edo herri poeta, antzeko zerbait bederen, eta bertsolari txapelketako saioak ikusten eta entzuten dituela, liluratuta, bertsolariek esaten dutena ulertu ez arren. Herzogen hitzak entzun nituenean aste batzuk lehenago ikusiak nituen irudi batzuk etorri ...






SUA

SUA Doike! | 2026-10-03 08:49

                                                            SUA                                        &nb...



  VII Atzo, Taxoareko etxerat bi neska jin zitzaizkidan bisitan; ari ginen, ari, bekatu handian pulunp eta pulunp, bi-biek egin behar zuten gainezka eian batean eta hainbertzenareki etxea dardarka hasi ez zen, ba. Ekuri-ekuri baratu ginen eian zen, lurrikara ba ote zen... Hobe genuen, balekibale, kanporat atera eta baratzerar atera ginen, pikarraigorri atera ere.    Deus gutti. Segitzen ahal genuen. Barnerat. Aitaren etxeak bazirauen eta guk alberdanian iraun genezakeen, Naturak baimena. *  Eskualporn. Eskual Herrian. Eskuara eta likiskeria -eskuara bortxaz ez beti ...






ROSALIA DE CASTRO

ROSALIA DE CASTRO Doike! | 2026-09-25 08:16

                                                      ILARGIARI Ze klarki, zuri eta garden argitzen duen ilargiak gaurko gaua! Xalotasun kandida nola,  orbanik gabea. Dena duzu ikusten, hilkor guziak, munduan bizi diren denak, haien minen lasaitasun bila zure argi zuria eskean. Batzuk min kontsolagarri, bertze bat...




Ondo (h)ondoan

Ondo (h)ondoan Begizolia | 2026-09-20 10:11





Nik dakidala Orotariko Esukal Hiztegian baino ez dago jasota, ez baitut beste inon aurkitu, ama zenari askotan entzuten nion euskarazko hitz bat: paola. Ez farola adierazteko, komentario edo baieztapen absurdo, zentzugabe, ergela... adierazteko baizik. Oritarikoan hau ageri da: «(...) paola. ( G-azp ) . (Sust.). Dicho sin fundamento, sin verosimilitud. Cf. parabola (2). "Charla, en Azcoitia. ¿De parola ?" Garate Cont RIEV 1935, 352. " Antxe zauden danak maixen bueltan jarritte paolan " (G-azp) (...)». Nik bestelako adibide batzuk jarriko nituzke, asmatuak denak: “...


BRICS, tinko

BRICS, tinko EUSKAL HERRITIK | 2026-09-18 02:04


Etxeei begira

Etxeei begira Ergelkaria | 2026-09-17 12:02

Arkitekturaz ezer gutxi dakidan arren, miretsita begiratzen diet ohiko erlauntz itxurarik ez duten baserri eta etxeei. Ederrak dira kanpotik ere, bizitza dakartelako gogora, bertakoen pozak eta atsekabeak, eta baita heriotza ere, txandakatzea antolatzen eta bideratzen. Gutxitan segitzen du han bizitzen hura estreinatu zuen inork.