Patxi Andion: Itsasoa hain da sakona (XXVII)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2026-02-16 07:15

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1771222911019

Itsasoa hain da sakona

(Entzungai eta Letra)

Gu geu garenean, hainbat garenez gero
gauean ezkutatzen dugu gure burua. 
Autogidarien beldur, linotipisten beldur.
Gaiztoak gara, ezkorrak gara. 
Irudikorrak gara eta gure burua salbatu nahi dugu; 
hain da sakona itsasoa
hain da itsasoa sakona.

Ehiztaritzat daukat nire burua. 
Orein eta faisaiena. 
Itxurazko euliak barkatzen ditut. 
Lo egiten uzten ez didate,
ezta arnasa hartu ere; 
hain da sakona itsasoa
hain da itsasoa sakona.

Alferrik da, honezkero ez dago lanik; 
ezta konbenio gehiagorik ere. 
Jainkoak berak bere burua
suntsitu nahi du, 
bere burua zigortu 
bere burua ukatu; 
hain da sakona itsasoa
hain da itsasoa sakona.

Txantajearen indarraz osatu zuen
gizakiak bere burua; 
hildakoak berpiztu ziren
baita presoak libratu ere. 
Itsuak oinez ibiltzen hasi ziren
eta mainguek ikusten ere. 
Une batez herria altxarazi zuen
eusteko oinarririk gabe
bake baldar batean.
Itsasoaren erdian soilik
zein sakona den itsasoa.

Anartean mistiko bat,
edo hegazkinlari agian.
Inflazioa asmatu zuen
den-dena adostasunean jartzeko. 
Guapoak eta itsusiak elkarrekin;
zaharrak eta haurrak. 
Debekatua eta legezkoa
gure burua behatzeko
ispilu bera da; 
hain da sakona itsasoa
hain da itsasoa sakona.

Horra hor arrainak
haien ondorengoak izaki
arretaz behatzen dute
mundu-kolektibo honen drama:
ikaragarria begitantzen zaie
hain ziur, ezbairik gabe. 
Nola atera gaitezke bertatik
pentsu dute hain ziur ere;
hain da sakona itsasoa
hain da handia
hain da sakona.

Jakina, amorragarria da hori pentsatzea
arrain baten modura pentsatu arren. 
Arrainak legetxe
amua iristeari
uko egiten diozu, 
itsasoak babestua baitzaude.

Baldin pentsatzen baduzu,
elukubrazio poetiko horiek izan arren, 
zure pentsamendu ozeano baten tamainakoa dela;
ez onartu itsasoa bera blokeatzea
ez utzi zure burua berean ontziratzen.
Nahiz itsasoa erretzen ari diren
nahiz itsasoa akabatu nahi duten,
itsasoa umildu nahi duten arren
itsasoan ahaztu nahi baikaituzte ere;
ez onartu itsasoa bera blokeatzea
ez utzi zure burua berean ontziratzen.


Utzi iruzkina: