Inauteriak 2026: Pregoia 3txulo txarangarekin (Sarriegi Plaza, larunbatean, 12:00)

danigoira@gmail.com 1685402435697 Plaza Berria | 2026-02-14 08:55

danigoira@gmail.com 1771057818095

"Plaza berria" berreskuratzeko lanei arratsaldean ekingo diegu. "Dultze meneo" izeneko erromeria ganberroa antolatu dugu, ondo pasako dugu gero bost eta erditik aurrera. Obra handia egingo dugu.

Orain goizean irekiera ofiziala. Irekiera "formal-formala" eman nahi diegu gure "herri-lan" hauei.
Norekin eta 3txulo txarangarekin, aukera hoberik ezin izan dugu asmatu. Zergatik da aukerari  onena?

Hala da, bai, obrak egiten direnean zuloak egin behar dira nahi eta ez, zoruan. Noiz ikusi duzue zulorik gabeko obrarik?
Gure gaurko obran, ordea, ezin izango dugu zulorik egin. Euskalmetek esan baitigu obra-zulo bat eginez gero ordubete baino lehen urez beteko zaigula.
Zer egingo dugu? Obrak bai baina zulorik gabe? Ez, inola ere ez! 
Hau da konponbidea:    zulo bat ez,   bi zulo ere ez...      3txulo txaranga jarriko dugu!  Ez bat, ez bi hiru txulo izango du gure obra herri-lan honek 
Horegatik, plan perfektua da gurea, HIru 3txulo txaranga hartu dugu lagun! Oso pozik gaude!

Arratsaldekoa obra eta erromeria izango da, helburu bat izango dugu:

    bukaeran Plaza berriko 25 zutabetan goiko aldean Plaza Berriko kartel bat jartzea.

Kantu bakoitzarekin dantzan aritu bitartean kartel bat osatu eta jarri egingo dugu. Ordu t'erdian 25 kantu, 25 dantza eta 25 kartel jarrita.
1722ko Plaza Berria izena berreskuratzeko obrak direla, eta kaleko "obra" bateko langile-mozorro hartu ditzakegu inauteria ospatzeko.
Kaskoa, eskailera, langa batzuk.

Plaza Berriaren historian gertatu direnak ere gehituko ditugu.
Kartel bakoitzean urte bat jarriko dugu eta bi-hiru hitzetan plaza Berrian zer gertatu zen urte hartan. Plaza Berriaren historiarekin zerikusirik duen beste edozein mozorro ere onartuko genuke. Esate baterako...


Besterik gabe ondo pasa inauterietan. Gora inauteriak!
Kantatu ere kantatuko dugu. Aita semearen doinuarekin kantatzeko osatu ditugu bertso hauek

Gure hizkuntza euskara dugu
herria Euskal Herria;
ez Konsti, ez Dieciocho de Julio,
gurea, Plaza Berria.

Mila zazpiehun ta hogeitabian
plaza berria eraiki,
ta donostiarrek euskaldun gisa
izen hori erabaki.

Lehenik Gaztelak konkistatu,
ondoren frantses armada, 
eta geroztik Espainiakoa,
gakoa beti arma da.


Gure hizkuntza euskara dugu ...



Mila zortziehun ta hamairua     
inork ahaztu ez dezala
bortxa, hilketa, genozidioa     
gaur egun Gazan bezala

Kadizeko konstituzioa       
bortxaz hemen ezarria; 
geroztik euskalduna ta euskara 
izan gara jazarriak.

Gure hizkuntza euskara dugu ...



Administrazioan kalean,
ta eskolan debekatu; 
ta debekatu ezin denean
erabilera trabatu.

Berdintxu baita errepublika,     
monarkia, diktadura;
alde bakarra gu zapaltzeko       
nork hartzen duen ardura.

Gure hizkuntza euskara dugu herria Euskal Herria;
ez Konsti, ez Dieciocho de Julio, gurea, Plaza Berria. (bis)


Utzi iruzkina: