Patxi Andion: Ahanztura betor (XXVI)

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1670600843986 Begizolia | 2026-02-09 08:03

mikel.asurmendi@wanadoo.fr 1770621667104

Ahanztura betor

(Entzungai eta Letra)

Betor ahanztura
bisaia ezabatua
belarriak elkortuta
ahoa itxita.

Betor ahanztura
nirekin oheratzera
lotan gera dadin
neure zurrunga artean.

Betor ahanztura
irriak eraman ditzala
eta lantu guztiak
txera denak.

Betor ahanztura
eraman ditzala ukitu gabeko
besarkada guztiak; 
emandako musuak
eta ferekatu zintuzten
hatzen larmintza.

Betor ahanztura
izenak eramatera
lekukoak izandakoak
bisaiak eta ahotsak zituztenak.

Betor ahanztura
ilunaldi baten legera
nostalgiak uxatu ditzala
ekaitz tzar batez.

Izan, izan dena
isiltasunean dagoela
ametsak laga ditzala
batera lozorroan.

Ez dadin itzarrik pentsatzeko
ezer geratu
argia itzal dadila
baratzea suntsitu
putzu agorrean
zuk zuek baino ez dezala edan.

Betor ahanztura
oroimena lurmentzera
eta izan, izan den guztia,
historia baino ez dadin izan.

Betor ahanztura
burusiak kukutu dezan
erraten dudan guztia
baita maite dudan oro ere.

Betor ahanztura
itxi ditzala ateak
leihoak albateak
eta zabalduriko zauriak.

Betor ahanztura
eta eraman ditzan isilean
egundo erran ez dizkizudan
hitz guztiak
eraman zaitzala andetan
ni ez naiz-eta ez gauza ez kapaza.

Betor ahanztura
betor ahanztura
betor, betor.


Utzi iruzkina: