Zergatik ari dira transaktibismoa sustatzen?

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2026-02-20 15:13

belokijmari@gmail.com 1771596868525

Ateratzen ari diren Epsteinen paperak argi uzten ari dira Epstein sarea izugarri interesatuta zegoela transgenerismoarekin, ikuspuntu kontzeptual batetik eta laguntza emaile gisa. Aurretik ere badakigu mugimendu hau finantza korporazio handiek eta korporazio farmazeutikoek finantzatzen zutela. Epsteinen artxiboetatik zerbait deigarria ateratzen da. Batetik, transgeneroak mespretxatzen dituzte, baina, aldi berean, transaktibismoa bultzatzen dute interes handiz. Hori oso sintomatikoa da, hau delako posmokapitalismoaren korronte guztietan gertatzen ari dena. Defendatu eta bultzatu egiten dituzte, ez benetan horietan sinesten dutelako, baizik eta botere korporatiboarentzat interesgarriak direlako, hainbat arrazoirengatik, ez baitu zerikusirik alarmismo klimatikoa ingurumena hobetzeko ona izatearekin edo posmofeminismoa emakumeentzat ona izatearekin edo migratzaileentzat migrazioarekiko tolerantzia ona izatearekin. Ez du zerikusirik horrekin guztiarekin. Beti dago komunikabideek saltzen digutenarekin zerikusirik ez duen interes korporatiboren bat.  Ez eta arlo estrategikoan interes korporatiboentzat lanean ari diren, eta 40 urte hauetan gure botoa jasotzen ari diren, talde politikoek esaten digutenarekin.

Zeintzuk dira helburuak? Badakigu korporazio farmazeutikoen aldetik interes nabaria dagoela, edo korporazioen aldetik zuzeneko finantza-interesa dagoela, diru asko egiten ari baitira urte askotan medikatzen ari diren milaka pertsonekin. Behin transgenerismoaren sarean erori ezkero, medikatzen hasten dira eta ez dute inoiz amaitzen. Era horretako ebakuntzetan ari den enpresa asko ere diru asko egiten ari da horrelako ebakuntzekin.

Baina bistakoa da Epstein sarearena bezalako interes korporatibo handi eta zabal baten atzean zerbait gehiago dagoela. Ez da batere zaila aferaren muinera iristen, posmokapitalismoaren mugimendu guztien atzean jaiotze tasa murrizteko estrategia baitago. Dugun arazo demografiko izugarriaz ohartarazten hasi zaizkigun unean, gazteengan horrekin koherentea den pentsamoldea sustatu beharrean, familia eta seme-alabak izatera bultzatuko gaituena alegia, guztiz kontrakoa egin dute. Hartara, mugimendu transaktibisten bidez, erabateko nahasmena sortzen dugu haurrengan eta gazteengan: gizonak ala emakumeak diren, gizonak ala emakumeak izatea aukera dezaketen… Hori guztiz zentzugabea da, baina oso baliagarria psikologikoki desitxuratzeko eta haurrak eta gazteak galbideratzeko.

Hortaz gain, transaktibismoa gizartea zatitzeko eta manipulatzeko tresna baliagarria da. Helburu zentzugabeen inguruan gizartea edo gizartearen zati bat mobilizatzen hastea lortzen baitute. Auzi honek beti gutxiengo bati eragin dio. Zoritxarrez, kanpaina transaktibista horien ondorioz gero eta gehiago dira hormonazioan eta zikiratzeko prozesuan murgilduta amaitzen duten haurrak eta gazteak.

Transfobiarekin obsesionatuta dagoen jende-zirkulua ere azpimarratzekoa da, hala nola troskista edo antifa motako taldeak. Euskal Herriari dagokionez, EH Bilduko eta mugimendu sozialistako gazteek uste dute orain erronka nagusietako bat transfobiari aurre egitea dela. Lekaio on gisa, interes korporatiboen korronteari jarraitzen diote. Gorputz sozialean edozein korronte sartzen saiatzen dira, nahiz eta guztiz zentzugabea izan, jendea entretenitu eta beste gauza batzuetan aritzeko denbora eta gaitasuna izan ez dezaten.

Ez da ahaztu behar funtsean badela jaiotza-tasa murrizteko estrategia bat, 50eko hamarkadatik fundazio korporatiboek esplizituki onartua dutena eta AEBetako gobernuek babesten dutena. Era guztietako mugimenduak bultzatzen dituzte, eta jaiotza-tasa murrizteko behar den guztia egiten dute, populazioa murriztearen aldera. Beraz, transaktibismoa gero eta zentzugabeagoak izaten ari diren postmokapitalismoaren korronte sozial horietako bat da.

Laburbilduz, zer helburu ditu transaktibismoak? Batez ere, azken 200 urteetan elite korporatibo eta aristokratikoek bultzatu dutena. Herritar arruntak mespretxatu egiten dituzte eta gehiegi garela pentsatzen dute. Alderdi guztiak al dira korporazio handien eta beren interesen morroi? Beti esan izan dugu azken 40 urteetan parlamentuan nolabaiteko pisua izan duten alderdi guztiak botere korporatiboaren morroi direla arlo estrategikoan. Horrek ez du esan nahi halakoa ez den aukera berririk agertzea ezinezkoa denik. Orain, populismo kontserbadorearen aukerak ditugu, alderdi bakarretik eta, itxuraz, interes korporatiboen helburu soziokulturalekin kritiko direnak. Hala ere, jasotzen ari garen datuen arabera, horietako batzuk behintzat disidentzia kontrolatua dira.

Zein alderdi politikok borrokatuko dute herritarren, langileen eta haien askatasun eta eskubide sozialen alde? Eremu geopolitikoan, eremu soziokulturalean eta eremu sozioekonomikoan interes korporatiboei aurre egitea dira gakoak. Eta hor eredu emergentea dugu, Errusia eta Txina buru duten herrialdeen eredua. Mendebaldeko Europan, proiektu jaioberriak baino ez daude, Eslovakia izan ezik, zeinak testuinguru horretan kokatzen den gobernua duen. Beste maila batean, talde politiko batzuk daude: BSW Alemanian edo Andrej Babisena Txekian. Espainian, Soberanía y Trabajo eta ASR, Al Servicio de la República. Euskal Herrian, Ezker Nazionala e Indar Soziala. Talde horiek oraindik pisu txikia dute, babes korporatiborik ez dutelako hain zuzen ere. Baina, ziur aski, aurrerago indartsuagoak izanen dira talka geopolitikoaren eta gorabidean dauden herrialdeen aurrerapenaren ondorioz.

www.youtube.com/watch?v=kNibAy3EHuE


Utzi iruzkina: