Patxi Andion: Rogelio (XXVIII)
Rogelio
Ostatu berean, gose bera genuela
gela berean bizi ginen Rogelio eta biok.
Sapai bera pean hotz berbera genuela
ohantzean dardarka lo egiten genuen Rogelio eta biok.
Auto bera genuen, emazteki bera
gau berean egiten genuen amets Rogelio eta biok.
Behar berean izerdi bera porrot bera
borrokatzen genuen Rogelio eta biok.
Honezkero taberna hura ez duzu akorduan Rogelio
Antselmo zaharra eta bere akordeoiaren txokoa;
gautik gauera gure edanak alaitu zituena
gauez gau zure musika jo zuen akordeoi zaharra.
Kanta hori entzuten genuen gau frankotan
zu irri egiten zenuen eta nik ere.
Eguzkiak itzartzen gintuen
ardotan blai, ilusioz hordituta.
Minari iseka egiten zenion, hotza zela beroa zela ere
dirua izanik edo izerdia bertzerik ez.
Alde egin nuen ekipaia berarekin
egin dut bidaia ostera ere, tren berean.
Zure helbide berrirantz, jantzi berarekin
ilusio berarekin joan naiz, zure bila.
Treneko logela-zainak zerbitzu-atetik eraman nau
so egin ahal dudan bertze gela batean egokitu nau.
Mirailez betetako saloi batean ikusi zaitut.
Jende garrantzizkoa zure alboan eta amorrazioa bisaian
zure behar nintzela ohartarazi zaituztenetan.
Irten zara, so egin nauzu, nire izenaz oroitu, aleluia!
Ondoren, ondoren alde egin duzu.
Diosala eginik laga nauzu, hitzordu bat zure despatxuan
zure izena txit brodaturiko zure helbide-txartela eskuetan.
Ez du axola Rogelio, gau honetan tabernara joanen naiz
eta zure kanta eskatuko diot Antselmo zaharrari.
Mahai berean edanen dut biok bertan baikinen
eta kopaz kopa, mila zurrut artean, minari eginen diot iseka.
Eta iragan gauetan kanta bera entzutean bezala
irri eginen dut, irri eginen dut.
Zure diosalaz irri eginen dut, nire zapataz, zure nahasmenduaz
zure frakaren prakaz, zure mirailez eta zure saloiaz.
Eta ostera ere, zu ikustean, zera erranen dizut:
arratsalde on, arrats onak hagitz, zelan dago berori?
Eta jakina, mesede bat eskatuko dizut,
gau horretan berean, apur bat hobe egin dezazun lo.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: