Tropical Fuck Storm "Fairyland codex" (Fire Records)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2026-02-01 21:30

pyromanya@hotmail.com 1769978006973

Etengabeko esperimentazioak, gitarra eta soinu estridenteak, erritmo aldaketak, eskema apurtzaileak... Ez genuen, egia esan, gutxiagorik espero: Tropical Fuck Storm jarraitzen duenak ondo baitaki zer-nolako zurrunbiloetan murgilduko den. Nesken ahotsa (Erika Dunn gitarra jolea eta Fiona Kitschin baxu jolea) inoiz baino gehiago nabari da, eta Gareth Liddiard abeslaria eta gitarra jolearen ahotsari sostengu polita egiten diote hainbat kantutan. Bestalde, Nick Cave-ren jarraitzaileei ere gustatzeko moduko ahotsak daude Stepping on a rake, Moscovium eta abarretan. Irakandji Syndrome edota Bloodsport bezalako pieza arraroek psikodelian sakontzen dute, baina batez ere Fairyland codex sarkorra eta luzeak, Bye bye snake eyes delikatu eta ederrak eta Moscovium gogorrak ematen diote baliorik handiena artefaktu honi.


Utzi iruzkina: