Patxi Andion: Haurraren eletxoa (XXV)
Haurraren eletxoa
(Entzungai eta letra)
Haurraren eletxoa, hagitz ziur diotsut
gela ilunean argiak ipini dituzte.
Haurraren eletxoa, ainarak dira.
zakuaren gizonak izkinan bilatzen duena.
Haurraren eletxoa, txit zelebre geratu zen.
neskatila pertxenta arrosaz guztiz jantzirik.
Arrosaz gutiz, arrosaz guztiz.
Donald Ahateari pilak ahitzen ari zaizkio
pailazo horditua, mozkorra pasa anartean.
Tigreak eta jirafak lokartu ahalean
Plazak eta karrikak salbu daude.
Haurraren eletxoa, mamarroa badoa.
bonboiak ekartzera, urdaiazpikoa eta opilak.
Haurraren eletxoa, irringarria izaki
gizotsoa bildotsa bihurtua.
Haurraren eletxoa, izar baten gisara
neskatila-pertxenta izar bezain ederra.
Izar baten gisara, izar baten gisara.
Donald Ahateari pilak ahitzen ari zaizkio
pailazo horditua, mozkorra pasa anartean.
Tigreak eta jirafak lokartu ahalean,
plazak eta karrikak salbu daude.
Haurraren eletxoa, egizu lo lasai
gauetan ipuin guztiak ditugu-eta.
Haurraren eletxoa, ipuin onak
beldurrezko ipuinak ez baitira ipuin.
Haurraren eletxoa, mozoloa lo dago.
zeruko hari beretik zintzilika.
Zeru beretik, zeru beretik.
Donald Ahateari pilak ahitu zaizkio.
pailazo horditua, mozkorra pasa anartean
Tigreak eta jirafak lokartu ahalean
plazak eta karrikak salbu daude.
Almohadaren gainean artizarrak jausi dira
kliska egizu ene haurtxo, bihar arte.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: