Indar Soziala (I)
Adrian Zelaiak honela dio gaurko elkarrizketaren sarreran: “EKAI CENTER-etik, gure ikuspegitik gomendatuak izateko oinarrizko baldintzak betetzen dituzten mugimenduen berri eman nahi izaten dugu. INDAR SOZIALA, Euskal Herrian sortu berria den indarra, horietako bat da. Oinarrizko hiru irizpide erabiltzen ditugu horretarako. Lehenengoa, Txina eta Errusia buru dituen mundu emergentearen eta mendebaldeko korporazioen arteko talkan, mundu emergentearen alde jartzea. Bigarren irizpidea neoliberala ez den beste eredu baten alde egotea da. Eta hirugarrena postmokapitalismoari men ez egitea, estrategia korporatiboa baita, eta herritarrak defendatzea arrazoiaren aldeko apustua eginez. Hiru irizpide horietan oinarrituta, gaur INDAR SOZIALA hobeki ezagutzea proposatzen dizuegu. Horretarako David dugu gurekin, INDAR SOZIALA zer den zuzenean azal diezagun”. Jarraian irakurriko duzun guztia Dabidek esana da.
Gure ezaugarria langileak izatea da, gehienak soldatapekoak. Sinetsi ezinik begiratzen genion ezkerrean gertatzen ari denari. Postmodernitateko kontuak bere egiten ari zen eta guk ez genuen oso ongi ulertzen zer-nolako tokia izan zezaketen kontu horiek egungo gertakarietan. Ikuspegi honetatik, langile talde batek gertatzen ari denaren analisi materialean sakontzea erabaki genuen, bide horretatik norantz goazen asmatu nahian. Nazioarte mailan, kontu horietan guztietan Ukrainako gerrak inflexio puntu bat markatuko duela ikusi dugu, eta gure ustez gertatzen ari den Errusiaren garaipenak agertoki berri bat irekiko duela, non globalismoa izanen den galtzaile nagusia.
Ohartu gara, halaber, globalismo horrek munduko herri guztietan soldatapeko langile askori eragiten dion kultura-mota jakin bat sustatzen duela. Atentzio handia eman digu, eta nolabaiteko alarmismoa sortzen ari zaigu, ezkerra nola ikuspegi aurrerakoi edo iraultzaile batetik zenbait gai bere gain hartzen ari den eztabaidatu gabe, gizarte osoari helarazi gabe, eta nola, gainera, ezkerreko sektoreen arteko eztabaida galarazten ari den. Oso gai kezkagarria da, deuseztapenaren politika moduko bat egin delako, edo gai sozial, politiko eta ekonomiko batzuk arintzeko edo ixteko moduen politika moduko bat, non ez gauden ados ematen ari zaizkien ikuspegiarekin. Bereziki kezkatzen gaitu ahotsak eta kritikak isiltzen saiatu izanak.
Alderdi politikoa izan nahi dugu. Gure lehen erreferentzia puntua Sahra Wagenknecht alemaniarra izan zen. Sahra eztabaidaren mugak, ideien arteko konfrontazioaren mugak, eztabaidatu ahal izatearen mugak hausten hasia zela ikusi baikenuen. Alemanian Die Linke-rekin apurtuz eman zuen jauzia izan zen korporazio handien globalismoaren aurrean ezkerrean gertatzen ari zena bere egiten ez zuen Alemaniako ezkerreko militante taldeari erreparatzeko arrazoia. Formazio hau sortzea erabaki genuen, aurrerago alderdi politiko bihurtzeko asmoz.
Bada ezkerrean gutxi baloratzen den kontu bat, ezker aurrerakoi antineoliberalak ordaindu duen prezioaren emaitza. Bere garaian Suedian hil zuten Olof Palmeren kasua da. Edo Eslovakiako alderdi sozialdemokrata berriaren presidente Robert Fico hiltzen saiatu izana. Atentatu hauek Europako sozialdemokraziaren zati batek apustu garbia egin duela neoliberalismo horren aurka erakusten dute. Prezio altua ordaintzen ari da eta prezio altua ordainduko du.
Bestetik, harritu egiten gaitu bere burua iraultzaile postmoderno izendatzen duen ezker honek nola kontsumitzen dituen konplexurik gabe orain arte tratatu gabeko era guztietako posizionamendu sozialak, hala nola transexualitatea eta homosexualitatea. Alde batetik, eskertzekoa da kontu hauek argitara atera izana. Baina kontu horiek ikuspegi ideologiko bihurtzea izugarria iruditzen zaigu. Gizarte-sektore batzuek jasan dituzten marjinazioak ezin dira ideologia kategoriara eraman, egin den bezala. Kontu larria iruditzen zaigu hau, bazterketa horiek jasan dituzten pertsonen beraien aurka baitoa. Gai horiek izan beharko luketen tratamenduaren eta ikuspegiaren normalizazioaren aurka doa. Gai delikatua da eta ez dugu talkarako arrazoi bihurtu behar. Gai horiek ez dira ezkerrak egin duen bezala tratatu behar, ez baitu ikuspegi arrazionaletik egin.
Hau, globalismo finantzarioak ezkerra suntsitzeko egindako saiakeraren ondorioa da eta ezkerra bete-betean erori da amarruan. Gizarte osoari, baina batez ere langileen munduari, eragiten dio, arazoen azterketarako gaitasuna apalduz. Klase-borrokaz ari gara, langile-klasea izaten ari den arazoez, finantza-globalismoak ekarri dituen arazoez eta zorpetzeak, bizi-kostuak, inflazioak ekarri dituen arazoez. Ezkerraren zati bat, bizimoduz liberala, benetako arazoetatik arreta desbideratzen saiatu da. Boterea lor dezakeen eskuin muturrari bidea errazten ari zaio.
Guk “denafaxista” deitzen dugun ezker honen aurrean, haientzat dena baita faxismoa, zentzutasun pixka bat jarri behar dugu, muturreko eskuina arrisku iraultzailearen erreakzio gisa sortu baitzen. 30eko hamarkadan faxismoa ez zen krisiaren aurka sortu, arrisku iraultzailearen aurka baizik. Krisia bortizki kolpatzen ari zen langileria sortzen ari zen alternatiba eraldatzailearen aurka.
Korporazioen eragina bistan da. Ez da normala Coca-Cola edo Petronor bezalako enpresetan LGTBI kolektiboaren bandera zintzilikatzea. Ez da ulertzen, bandera gorri bat ez dutelako jarriko. Bestalde, planteamendu berri horiek beste aldarrikapen sozial batzuetan sartuz joan dira, hala nola feminismoan, eta kontraesanak sortu dituzte ezkerrean bertan.
Ongizate-estatua iraindu dute, ongizate-estatua betidanik langileen konkista gisa hartu izan denean. Eta sistemak inplementatua, Europako ekialdeko herrialde sozialistetatik zetorren arriskua zela eta. Gauza bera ikusi dugu arrazakeriaren aurkako gaiarekin, langileak arrazista, xenofobo bezala seinalatuak izan baitira, segurtasunik ezaren arazoa zegoenean, kalera ateratzearena, erasoaldiena, lapurretena, inoiz arraza edo genero auzirik aipatu ez zelarik.
Kontraesanak sumatu ditugu bere burua ezkerraren ezkerrera kokatzen duten indar batzuetan, beren buruak iraultzailetzat jotzen dutenen artean. Nazionalismoari leporatzen diote pertsonen sentimenduak sektore sozial batzuen eta beste nazionalitate batzuen aurka erabiltzea, inolako autokritikarik egin gabe. Ez dute ikusten sentimenduak egoeren berotasunaren arabera erabili dituztela arrazionaltasunez bideratu gabe.
https://www.youtube.com/watch?v=oEz_sU8PQ4o
joan mari beloki kortexarena
2026-02-12

Iruzkinak
Utzi iruzkina: