Mundu osoan ezaguna den izar ospetsu batek, hona etorritakoan, euskaldunon eta euskararen aldeko zerbait esaten duenean, edozer gauzatxo txiki nahikoa da, berehala jasotzen du gure aitortza eta gure esker ona. Halaxe gertatu zen Werner Herzogek, Donostia Zinemaldira etorrita, euskaldunok miresten gaituela esan zuenean, poeten herria garela, edo herri poeta, antzeko zerbait bederen, eta bertsolari txapelketako saioak ikusten eta entzuten dituela, liluratuta, bertsolariek esaten dutena ulertu ez arren. Herzogen hitzak entzun nituenean aste batzuk lehenago ikusiak nituen irudi batzuk etorri ...
SUA &nb...
VIII Larrujokideei beti diotet estimu handia eta haiek ni zaporedun nute. Larrujokide bakotxa baizik ez dut orai, nahi baitut eskualdunttorik munduratu; bada neska bat eneki nahi duena eta planto. Ari gara, ari. Hark gutti-guttitan jo ukan du larrua orai artio, ni ari naiz, ari, haren ariarazten, eian zer duen maite, zer zuten maite orai artioko neskek eta neronen gogokoak. Saski-naski. Egundainoko larrujokide haborxenak baditut ama. Haiek ni sarri edo aita ukanen nute. Haiena ospatu ukan dugu. Enea eian, ba... Neska, neska batez erdiko da laguna. ...
ILARGIARI Ze klarki, zuri eta garden argitzen duen ilargiak gaurko gaua! Xalotasun kandida nola, orbanik gabea. Dena duzu ikusten, hilkor guziak, munduan bizi diren denak, haien minen lasaitasun bila zure argi zuria eskean. Batzuk min kontsolagarri, bertze bat...
Badator Zaldibarrera Mintzapraktikan izena emateko garaia!
ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2026-09-18 17:20Nik dakidala Orotariko Esukal Hiztegian baino ez dago jasota, ez baitut beste inon aurkitu, ama zenari askotan entzuten nion euskarazko hitz bat: paola. Ez farola adierazteko, komentario edo baieztapen absurdo, zentzugabe, ergela... adierazteko baizik. Oritarikoan hau ageri da: «(...) paola. ( G-azp ) . (Sust.). Dicho sin fundamento, sin verosimilitud. Cf. parabola (2). "Charla, en Azcoitia. ¿De parola ?" Garate Cont RIEV 1935, 352. " Antxe zauden danak maixen bueltan jarritte paolan " (G-azp) (...)». Nik bestelako adibide batzuk jarriko nituzke, asmatuak denak: “...
Arkitekturaz ezer gutxi dakidan arren, miretsita begiratzen diet ohiko erlauntz itxurarik ez duten baserri eta etxeei. Ederrak dira kanpotik ere, bizitza dakartelako gogora, bertakoen pozak eta atsekabeak, eta baita heriotza ere, txandakatzea antolatzen eta bideratzen. Gutxitan segitzen du han bizitzen hura estreinatu zuen inork.
Azken iruzkinak
2026-02-16 08:57 #1
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #3
2025-12-16 14:17 #4
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #6
Fucktotum
Ergelkaria
Doike!