Txistu y Tamboliñ

Abismoa

Abismoa Txistu y Tamboliñ | 2012-02-10 08:24

Atzo eguraldi ona egin zuen Jauna lehen aldiz hartu zutenentzat eta igogailuari hariak pitzatu zitzaizkion eta atsoa eta biok igogailuko zulora amildu  ginen.   Atzo eguraldi ona egin zuen Afrikatik etorritako enarentzat eta txalupari olak zulatu zitzaizkion eta emigrantea eta biok itsasoko zulora amildu ginen.   Atzo eguraldi ona egin zuen tabernaz taberna ibiltzen garenontzat eta gibelari zirrosiak hazi zitzaizkion eta laguna eta biok bizitzaren zulora amildu ginen.   Lodinowsky


Hileta

Hileta Txistu y Tamboliñ | 2012-02-07 09:29

            Zertarako eraman behar zituen gurasoak hileta hartara? Berak ez zuen bere burua taxistatzat antzematen, are gutxiago igande goizean asteburuan ohi zitzaion parrandari uko eginez, zaharren kontuak  zaharrek konpon ditzatela!, errepikatzen zuen tabernan inoiz baino pattar gehiago irensten zuela, gero koadrilako lagun batzuekin Elorrioko jaietara joan zen gauari azkeneko inarrosia emateko asmoz, kosako taldeek neguan zehar zero azpitik berrogei gradutara edaten dutena, Errioxak urte batean ekoiztu dezakeena (esportazioak...


Kaixo Martin, Gaur goizean zu lanean izan zaren bitartean zure emazte zintzoak bete egin ditu atzo eman zenizkion aginduak eta lehenengo eta behin zapata dendara joan da zapata berrien ticketa eskatzera, beharbada hor izango duzu, mahai gainean dagoeneko, kafearekin batera iritsiko zitzaizun, kafetegitik zetorrela zure idazkariari eman baitiot. Konturatuko zinen salneurria nik esandakoa dela eta ez dudala aldea poltsikoratu, zuk uste bezala. Marirenean izan nauzu gero, eta hamar kilo patata erosi ditut, Eroskin baino bi pezeta merkeago baitaude, eta pisu astuna egin bazait badakit nola...


Insomnioa

Insomnioa Txistu y Tamboliñ | 2012-02-03 11:32

Nire gainean zetzan aitita Andresen zurrungak entzun nituenean ulertu nuen heriotza bezain luzea izango zela insomnioa.                                                                                ...


Edelviro Gonzalez, Uruguayko lasterkaria, modu bitxian bihurtu zen ospetsu: Mexicoko olinpiadetako maratoian parte hartzen ari zela, desagertu egin zen. Laugarren zihoan, baina hirugarrena ezin harrapatu. Azken kilometroan zeudela, hara zer gertatu zen: estadioko pistara zeraman tunelean sartu zen, sartu, baina ez zen egundo estadioan agertu. Tunelak irentsi zuen antza, haren berririk gehiago ez dugu izan eta.                              &nbs...


Edelviro Gonzalez, Uruguayko lasterkaria, modu bitxian bihurtu zen ospetsu: Mexicoko olinpiadetako maratoian parte hartzen ari zela, desagertu egin zen. Laugarren zihoan, baina hirugarrena ezin harrapatu. Azken kilometroan zeudela, hara zer gertatu zen: estadioko pistara zeraman tunelean sartu zen, sartu, baina ez zen egundo estadioan agertu. Tunelak irentsi zuen antza, haren berririk gehiago ez dugu izan eta.                               &nb...


Satsa Kakusein egundo ikusi ez dauenak kontu egin dagion konparazino honeri: Olentzero bera, aurpegi balzdun ikazkin basati zilboturten hori, jauntxo edo handiki dotore liraina litzateke beraren alboan. Hori nahikoa ez bada ugerdo horren itxura ezin narras eta jausiagoa adiarazoteko, hara Satsak bere-berezko dauen beste ezaugarri bat: bere hats goragale-eragilea bera baino berrehun metro-edo aurrerago igartzen da.Satsa Kakusein izan leiteke, hain zuzen be, berezko sorkuntzaren teoriaren pertsonifikazinoa. Bai, badira dinotenak aita-ama haragizkoak izan ebazala, eta errun barri eben buzkantz...


Izaskun, Oihana eta Lorena atzeko ilaran ezartzen ziren beti. Berriketarako lekurik aproposenean. Marmarrean murgilduta, haien txutxu-mutxuek euskara klaseko hari musikala ematen zuten María Jesús mojen ikastetxean. Eta han nintzen ni maisu, sar zakidaz eta gerta eztakizunaditz formen arteko desberdintasuna azaltzen nuen bitartean jo tía quéfuerte lo de Unai eta halako eulominoak egunero entzuteaz nazkatuta. Egoera hartan, erabaki nuen, behin berbetan harrapatuz gero, lekuz aldatuko nituela berehala. Esan eta izan,Oihanari egokitu zitzaion aurrena izatea. Hamahiru urteko txolin honek agi...


Geurie be gabeko bierra izeten zan, egunez lo eiñ da gabien, iretargixe agertu baño ez, bierrera jueten gintzezan. Orretako aspaldixen ezetu naben nire kolegie, Japonekue bera, txikixe baia biergiñe morroie, bai ba!, len meriku izena, baia bere “esperimentu” arraruek ziela- ta tute emotsen, pikutara bieldu, bai, da ez ori bakarrik, zoroetxe baten sartu eben gixajue, baia tire, mutil fiñe zan bera olakorik aguantetako, da egun gitxire andik ospa eiñaben. Orrek japones orrek Yokito Bragita eukan izena, da Estanbulen ein geñun estropozu, ango putetxe baten gauzela.      ...


         Gaur, egongelan nengoela, ALLELUIA zioen kantu bat entzuten, aingeru bat agertu zait leihoaren ondoan daukadan nerium oleander-aren atzealdean, begiak gorriz tindaturik zituen aingeru zatar bat, bai, zatarra, ezen bere jantzi zuriak erabat zikindurik baitzituen, lupetzaz eta gorotzez zipriztindurik, eta bere ahoari pattarraren hatsa baitzerion, baina hori ez zen guztia, aingeru honek hegoen ordez zakil neurrigabe handia zuen, etengabe tanta-jarioka ziharduena, auskalo zer isuri mota zen, kontua da nerium oleander-aren gainera horietako bizp...


Txistu y Tamboliñ

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210