Jimmy Navajas
Jimmy Navajas bigarren mailako errepide batetik zihoan bide bazterrean neska bat ikusi zuenean, auto-stop egiten. Galgari eragin zion, neskaren planta ederrak erakarrita. Atzeko atea zabaldu eta tutik ere esan gabe jesarri zen. Ispiluan begiratuta, neskaren aurpegiak iretargia zirudien, eta haren soineko zuri luzeak modu estrainioan egiten zuen distira. Jimmy berba egiten saiatu zen, baina lehenengo galderarekin neska atzeko jarlekutik desagertuko zela iruditu zitzaion, eta isilik jarraitu zuen. Halako batean, baina, errepideko errebuelta bihur batera hurbiltzen ari zirela, neskaren ahots leitua marmolezko esku baten antzera igarri zuen belarri parean: “Kontuz errebuelta horretan, izan ere hortxe bertan hil zinen orain urtebete”.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Patxike 2012-03-13 22:58 #1
Ez da lehen aldia istorio honen berri dudala, baina beti sortzen dit zirrara berdina. Hala ere, amaiera honek gehiago harritu nau! jaja<br />Oso ona bloga!<br /><br />http://kresaldune.blogspot.com/<br />
Utzi iruzkina: