Txistu y Tamboliñ

potrosorry

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-10 23:58

Guztien artean txatxarrena zen, enpagugarriena. Berba baten esanda: potrozorri hutsa. Baina haren akatsik handiena negar egiteko joera zen. Joera ez: grina. Haren lehen berba barka eskea izaten zen beti. Horregatik deitzen zioten potrosorry. Bere burua kondenatzen zuen hitz egiten hasi orduko, ezer egin baino lehen. Errudun sentitzen zen erruduna izan baino lehen. Horrek erruinatu zuen bere bizitza. Ezbeharren bat gertatzen bazen, errua Potrosorryrena zen. Guztiek ihes egiten zioten, zorte txar eta kalamitate guztien iturburua zelakoan. Sorrytxarrekoa zen. Balbea ekartzen omen zuen. Ez dug...


Nolako kontraesana gizakiona Nola bidal ditzakegu objektu artifizialak Titanera Halako zehaztasunez Eta, aldi berean, Nola daramagun arrastaka hondamena Leku guztietara. Horixe da gure itzalaren esentzia: heriotza. Hemen gaude gu Jainko teknologikoak Zientziaren Olinpora altxatuak Eta, hala ere, Zer azalekoa den gure erresuma, Zer iragankorra, Zer noragabea. Gu, Geure irudira eginiko kreaturak Sortzeko gauza garen jainko-usteok, Hain gara ezdeusak, Hain buztinezkoa da gure arnasa!   Titanera ez, Gure arimara bidali beharko genituzke espazio-zundak Gure arimari begira jarri beharko gen...


kopromisu

1
txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-06 08:58

Grekoak aurrizki eta atzizki asko eman dizkigu. Horietako bat κόπρος da, zeinak kaka esan nahi baitu, gorotza (eufemismo bat erabilita, eginkaria). Kaka egitea ekintza zatartzat daukagu. Gizakiok animaliak garela gogorarazten digun erritual fisiologiko horrek lotsa eragiten digu. Bizkaiko herri batzuetan, adibidez, komunari eskusaua esaten diote. Hesteak husteko ekintza hori, hain itsusia begitantzen zaigunez, beste modu baten adierazten saiatzen gara. Findu egiten dugu. Kaka egitera noa esan beharrean, zera esaten dugu: pinua landatzera noa, erregeari gutun bat idaztera noa (gaurko teknol...


Neguraldia heldu da. Zerua amets ahaztu batetik ekarritako paisaia grisa da. Han goian, Hodeiak lokartuegi daude gutaz gogoratzeko. Elurraren esperoan gaude Baina haren arnasa leitua baino ez zaigu iristen. Haizea xuxurla umela da gure hezurretan Eta antartika txiki batzuk jaio zaizkigu atzamarretan. Hain pisutsua da atmosfera, Tabernen babesa da gure itxaropen bakarra Eta udaberriaren utopiarekin amestea. Zokorik ilunena bilatu dugu Intxaur batzuk eta pitxar bete ardo Besterik ez dugu behar Hilbernatzeko.   Gure bihotzen taupadak astro urrunak dira Dagoeneko.   NEGURALDI: haren ...


Antzinako zibilizazio eta inperioek utzitako hondakinak bisitatzera joaten gara animalia turistikook. Halako zirrara eragiten digu piramideetan barneratzeak, edo Atenaseko akropolian ibiltzeak, haizeak Grezia klasikoko jainko-jainkosen xuxurlak ekarriko dizkigulakoan. Zaharkitektura horiek bisitatuz, mozkor mistiko moduko batek hartzen gaitu, eta gure argazki-makinak denboran zehar egindako bidaia horren irudiz betetzen ditugu, gero auskalo zein disko gogorretan ahaztuta geratuko diren begiradez. Geu ere, zahartzarora bidaiatzen ari garen hondakingaiak gara. Baina askok ez dute maite bidaia...


androkila

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-03 23:51

Pertsona batzuen sexua misterioa izaten da, haien hazpegiei erreparatuz gero. Nekeztxo asmatuko duzue gizonezkoa edo emakumezkoa den, bietatik baitute zerbait. Horrelakoei gure ezagun batek neutroi deitzen die. Andre femeninoa eta andro maskulinoa nahastuta, hitz-joko politak sor daitezke. Androide hitza, adibidez, neutroi horiek izendatzeko erabil genezake, guztiz andre edo andro ez diren horiek. Edozein modutan ere, gaur dakargun ezberbaren esangura beste bat da. Badu zerikusia neutroi edo androideekin, androkilak sexu bat izan arren beste sexuaren antza hartzen baitu. Zehazki, andre it...


Erlijioak hitz asko eman dizkio euskarari. Kristok berak ekarpenak egin dizkigu: kristoren pare pasatu dugu; zer kristo ari zara esaten?; kristorenak esan dizkigu… Baina badira espresio gehiago, beste hitz batzuekin: ederra sermoia bota diguna!; ez dago kristaurik hau ulertuko duenik; zer jaungoiko pasatu zaizu?; jaungoikoak daki ama birjinaren berri; eta abar, eta abar. Geuk ere ekarpentxoa egin behar dugu. Uste dugu gaur proposatzen dugun ezberbaren esangura kristaulinoa dela. Gogora ekartzen digu Fray Pitillo. Abade hark, ebanjelioa irakurtzen zuenean, bazuen ohitura bitxi bat: berbaren ...


lerrorismo

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-12-01 23:58

Idazluma batzuk gorrotoaren gorreriak jota daude. Gorrotoak gorreria eragiten du, baita itsukeria ere. Gauza txarra eta itsusia da lerrorismoa.  Egunotan sutautsa harrotu du Fernando Aramburu lerroristak. Hona hemen haren berbalak: euskal idazleak ez dira libreak, haien aho-lumak diru-laguntzen eskuak estaltzen ditu eta; euskal irakurleak fikzio hutsa gara (208 pertsona ei gara, edo, asko jota, 503); Bernardo Atxagak ez du adorerik esan behar dena esateko… Aspertuta gaude aldian-aldian horrelako pitokeriak entzuten eta irakurtzen. Lerrorismoak ez du inolako meriturik. Onena, aintzat ez...


folkulore

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-30 23:39

Zer da folkulorea? Fokuei begira eginiko folklorea, zeina egun bateko lorea izaten baita: fokuak amatatu, eta lorea ihartu! Horixe da Eusko Jaurlaritzak abenduaren 3rako prestatu digun plastikozko lorea. Hainbat ekitaldi prestatu dizkigute, Euskararen Nazioarteko Eguna jai arranditsua izan dadin eta euskaldunok pozik egon gaitezen: argazki mosaiko bat egingo dute Donostian, eta musika taldeen arteko lehiaketa bat Bilbon. A zer betekada, aizue! Gure herrira normalizazioa ekarri omen duten horiek kontzientzia garbitu nahi dute egun batean su artifizialak eskainiz? Bada, jakin dezatela hori ...


sudurtzia

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-11-29 23:57

Adjektibo batzuek Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia gogorarazten digute. Horietako bat zuhur da. Adjektibo horrek bi aurpegi ditu: bata, argia;  bestea, iluna. Alde batetik, zuhurra esaten zaio pertsona argiari edo zogiari; beste aldetik, pertsona zikoitzari, zekenari. Eta bitxia da: adjektibo bakoitza gorputz atal batekin erlazionatzen dugu. Argitasuna, buruarekin; zekenkeria, ukabilarekin. Guk bagenuen lagun zikoitz bat. Erronda ordaintzea hari tokatzen zitzaionean, beti zeukan aitzakiaren bat: bat-batean joan beharra zuela, justu taberna hartan ezer edateko gogoa joa...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak