Satsa Kakuseinen estropo barria

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-01-30 10:10

Satsa Kakusein egundo ikusi ez dauenak kontu egin dagion konparazino honeri: Olentzero bera, aurpegi balzdun ikazkin basati zilboturten hori, jauntxo edo handiki dotore liraina litzateke beraren alboan. Hori nahikoa ez bada ugerdo horren itxura ezin narras eta jausiagoa adiarazoteko, hara Satsak bere-berezko dauen beste ezaugarri bat: bere hats goragale-eragilea bera baino berrehun metro-edo aurrerago igartzen da.

Satsa Kakusein izan leiteke, hain zuzen be, berezko sorkuntzaren teoriaren pertsonifikazinoa. Bai, badira dinotenak aita-ama haragizkoak izan ebazala, eta errun barri eben buzkantza ikusita galapan alde egin ebela, baina gehienen ustetan Satsa pekorotz baten barrutik erne zan.

Tira ba, hemen edasiko dan jazoerak ospetsu egin eban gure pristia: urian igaro eban lehen (eta azken) gabonzarra.

Betiko bizitokia bere baserri erdi jausiaren korta iluna bazan eta lagun bakarrak asto gosekil bat eta txarri bi izan bazituan, ez da gatxa aditzen esaten badogu Satsak ez ekiala berbetan, ezta inguruko baskongadoen berba-mordoilo zarratua be. Bere eztarritik urteten eban bakarra kurrinka ulertu ezina zan, beti be txistu txipristinekaz eta urdaileko jario ustelagaz lagunduta.

Ezin da jakin zek bultz egin eban Satsa sasiartea eta lupetza ixtera. Kontua da uriko kale goraino beteetan musturra agertu ebanetik gehiago, egundoko zarraparra eta iskibidua sortu zala, Sodoma eta Gomorrakoa be barregarri itxiko ebana. Ordurako hamabost urteko neska-mutil guztiak ondo katututa egozan, eta Satsa astoaren ganean ikusi ebeneko inguratu eta batetik bestera erabili ebezan, ardantegi eta txosna guztietatik igarota. Asto gixajoari hamaika aspil-bete ginebra edarazo eutsoen, txiza egin barriaz hornidua; Satsari, barriz, makina bat galdara kalimotxo pikatu eskeini eutsoen, honek dranga-dranga edan be. Ezin aitatu barik itxi, ostera, Satsak erakusten eban tema neurribakoa astoak ixten ebazan hondarretatik zurrut egiteko (baita korotz egin barrietatik be).

Astrapala eta hordikeria goien-aldian egozanean, zoritxarrekoa jazo zan: Satsak bere txorokila atara eban txiza egiteko. Inguruan eukazan neskutsak gure betulerrearen taketa ikusi baino ez, oineztuak jota lez kordebagatu ziran, hain zan eskerga eta neurribakoa, eta halakoa zan barruko praketatik askatu zan kiratsa, urteetan usteldutako hondakinen jarauntsia. Ustebako horrek droga itzela eragin eban: astoa ostikoka hasi zan hortikoz-hemendikoz eta, ardantegiko mahaiaren bestaldera salto eginda, ez eban boteila bat be osorik itxi. Gero, garagardo baltzaren iturria zabaldu eta inguruko guztiaz ahaztu zan.

Bien bitartean, Satsa Kakusein lizungura zan, gorputza irakiten eukan, garramurak janda. Arraroa be ez zan, ordura arte bere sexu-jarduna bakargintzara mugatzen zan eta (deskuidoan kortako txarri emeaz be ibilten ei zan lohikerietan, honek itxi ezkero). Kontua da lotsariak atara eta, zirt-zart baten, dozena bat neskatila galdu ebazala, ingurukoen ostiko eta ikumilkadei jaramon egin barik. Azkenean, behin koskabilloak hutsituta, atsegin-orroe batzuk bota eta kanpora urten eban, astoa lagun.

Hemen estropo eta hor irrist, zabuka eta arrantzaka alde egin eben euren sasiartera, polizia baskongadoen alkoholemia-kontrol baten ganetik pasatu ondoren.

Harrezkero, danok ezagutzen dogun uri horretan, gabonzarra berba-debekua da, eta abenduaren 31ko hamabietan Lurraren bestaldeko ordutegia hartzen dabe.




                Josechu Pitiliní (o simplemente Josechu)


Utzi iruzkina: