Edelviro Gonzalez

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-02-02 11:20

Edelviro Gonzalez, Uruguayko lasterkaria, modu bitxian bihurtu zen ospetsu: Mexicoko olinpiadetako maratoian parte hartzen ari zela, desagertu egin zen. Laugarren zihoan, baina hirugarrena ezin harrapatu. Azken kilometroan zeudela, hara zer gertatu zen: estadioko pistara zeraman tunelean sartu zen, sartu, baina ez zen egundo estadioan agertu. Tunelak irentsi zuen antza, haren berririk gehiago ez dugu izan eta.

                  
                                                     Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: