Izututa zeuden herrian. Inguruko basoetan herensuge bat ezkutatzen zen, eta, tarteka, herrian sartu eta txikizioak eragiten zituen. Eta are okerrago zena: sarri, haginen artean herriko norbait harrapatu eta hegan alde egiten zuen. Baina egun baten herensugeak oker handia egin zuen, izan ere politikari bat ahoratu zuen. Herrira etorria zen, hauteskunde-kanpaina baitzen, eta, mitina ematen zebilela, herensugea haizean etorri zen, oholtza gaineko izaki hura harrapatu zuen eta baso aldean ostendu zen. Eta, kontatzen dutenez, ahotik sua bota zuen historiako lehen herensugea izan zen. Hal...
Ameriketako tribuek ez zuten inor baztangatik babesteko. Baina baztangak ez zuen errurik. Europako gizakiek eraman zuten itsasontzietan Atlantikoaren kostalde batetik bestera. Afrikako beltzek ez zuten inor kateetatik babesteko. Baina kateek ez zuten errurik. Europako gizakiek eraman zituzten belaontzietan salgai bihurtuta. Siouxek, navajoek eta apatxeek ez zuten inor zurien suzko armetatik babesteko. Baina suzko armek ez zuten errurik. Europako gizakiek eraman zituzten, Jainkoaren izenean bedeinkatuta baitzeuden. Baina kontuz, Europako gizakiok: hitlerrak ereiten ditue...
Kultura-kontseilariak zure gorputzetik artaldean aterako balira lez kafeinarik gabeko programazio populugaleak diseinatzen badakizue domeka arratsaldeetarako pilula dosifikatuak astelehenera psikiatriaren beharrik gabe heldu ahal izateko. Debekatuta dago mugiezintasuna hilda ez bazaude behintzat baina orduan zergatik biratzen da Lurra betiko eguzki berbera ikusteko. Kultura-kontseilariak aholku eske ez baita erraza monotonia programatzea galaxia urrunak deskubritzea balitz lez salduta komediak ere tragikoak dira familia ospakizunetan alferrik da aharrausiak ongarritzea ...
Gola sartuta, Messik telefonoz berbetan dabilelakoa egin du. Kazetariek interpretazioak egin dituzte kirol-tertulietan, zeren garrantzitsuena keinua da, eta ez kirola. Baina zer kazetari dago gure alegiazko telefono-deiak interpretatzeko? Zer tertuliatan arduratzen dira gure keinuez? Ez, gure telefonoek ez dute koberturarik, gure keinuentzat ez dago mikrofonorik. Gure deiak, gure eskariak, gure beldurrak aspaldiko disko-jogailuetan lez dabiltza bueltaka bueltaka bueltaka azken abestiaren osteko isiltasun lakarraren sos-dei alferrak legez bueltaka bueltaka bueltaka orra...
Pelikula hasi eta krispetak jateari ekin zion konpultsiboki. Pelikula bukatu eta argiak piztu zituzten. Krispeta bat kontrako eztarritik sartu zitzaion eta itotzen ari zen ez zegoen ezer egiterik. Aretoa itxi krispetak saltzeko denda itxi eta langileak kanporatu zituzten. Arratoiak jango dituzte lurrean geratu ziren hondakinak dio Artxandako funikularrean dabilen erretretadunak. Lodinowsky
Jaun Kalparzoro (El Señor Garrapataloca) EAEko (Eurdal Antonomia Ezkidegoa) fiskal nagisia (hots: fiskal nagien nagusia) arduratuta zegoen bere buruarekin (zehatzago esateko: bere buruaren dimentsioarekin). Egunean-egunean, bulegoko ispiluaren aurrean plantatzen zenean, handiagoa ikusten zuen, eta buruko ileak gero eta bakanago. Fiskal nagisiak mahai gaineko paper pilei begiratu zien: Iberdrogako dorreak bailiran altxatzen ziren sabairantz. Den-denak On Julius Urkixote EAEko korrejidoreak bidaliak ziren. Nagiro, paper bat hartu zuen, abespeluan. “Fiskal nagisi jauna: Espain...
Arriskutsua da malko bako begiak inaustea zerutik amabirjina Ikeako aulki batean jaisten denean Jose zurgina kaletxakur langabea baita usopasari begira haren emaztearen amets bustietan, eta gernu bedeinkatua negar eragiten dio ozpin bako zauriak itsusiak baitira jainkoen gorpuetan. Deusek ez du deus balio, Hirutasunaren begiak donutsaren zulotik errua urrea dela sinetsarazi digu, hain erraz ereiten dira gezurrak inozoen arrakaletan, eta bitartean haren apaizak paradisu fiskaletan bizi dira limosnak limusina bihurtuta, ogia eta orgia ala urkabila, mehatxatu gaituzte fedeak dena onart...
Auzokoen batzarrak Osabak maiz galdetzen digu ea zer egiten dugun eskolan. Guk erantzuten diogu oporretan gaudela, eta eskolako ateak itxita dauden bitartean ez dugula han sartu nahi, ezta gure pentsamenduekin ere. Osabak diosku eskolak bizitzarako prestatu behar dituela ikasleak. “Ba orduan zergatik ez digute erakusten zelan ez etorri haserre auzokoen batzarretatik?”, galdetu diot. Zeren gure guraso maiteak beti (baina beti-beti!) etortzen dira pipermina baino haserreago auzokoen batzarretatik. Haiei ere seguru ez zietela eskolan erakutsi zelan aurre egin zorioneko batzar hor...
Minbiziak jota Hil bedi Astiro. Epailearen erabakia argia zen borreroak birikietan sartuko zion injekzioa oxigeno barik are mingarriago gerta zekion heriotza. Ez zuen aitaren etxea saldu nahi eta orain krisiarekin jai daukagu. Minbiziak jota hil bedi gure anaia Artxandakoa. Lodinowsky
Turistak Eskolan erakutsi digute letra etzana ironia adierazteko erabiltzen dela. Adibidez, aurreko esaldian erakutsi idatziz gero, denek ulertuko dute zer gustura gauden sarritan ikasleak eskolan eta zergatik ateratzen garen handik kohete zoriontsuak legez uda etortzen denean. Osabak gaur goizean letra etzana erabili du hau esan duenean: “Hor dator beste turista bat”. Zeren, esateko moduagatik, turista esan du. Benetan ez zelako Alemaniatik edo Suediatik etorritako pertsona bat, ondoko herritik gurera tarteka etortzen diren horietakoa baino. Eta zertara? Zarama gure zaborront...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik