Espazio-ontziko konputagailuaren alarma jotzen hasi zenean, Armstrongek pentsatu zuen hantxe amaituko zela bidaia. 1202 kodedun akatsa, horixe zen alarmaren eragilea. Lehen arazoa: inork ez zion jakinarazi zer zen 1202 kodea. Beraz, inprobisatu beharra zegoen. Lehergailua desaktibatu behar duen espezialistaren irudia etorri zitzaion., zer kable atera behar duen erabakitzen, gorria ala urdina. Baina han ez zegoen kablerik, eta Ilargiratzeko zorian zeuden. Autodefentsa moduan, pentsatu zuen alarmaren hutsa zela, arrazoi barik hasi zela jotzen. Baina badaezpada, eskuliburua kontsultatu zu...
Bigarren eskuko koltxoia erosi nuen atzo Wallapop bidez. Erdi prezioan lortu nuen, eta jabeak esan zidan koltxoiarekin batera opari bat jasoko nuela. Gaur arrastian heldu da. Txirrina entzun, atea zabaldu eta... laurogei bat urteko gizonezkoa ikusi dut. Harritu egin naiz: maleta batekin dator, eta txabusina eta txinalak dakartza jantzita. -Lasai, eskaileretan gora dakarte koltxoia -esan dit, ni lasaitzearren. Laster agertu dira garraiolariak, izerdi patsetan. Logelaraino gidatu ditut. Gero, eskupekoa eman diet, eta, gutxi iritzita edo, ia agurrik esan gabe alde egin dute. -Tori, hau zur...
Musika kritikariak orkestra zuzendariaren grina goraipatu zuen. Kontzertu hartan, adierazkortasun berezia erakutsi zuen, eta orkestrak emanaldi gogoangarria eskaini zuen. Inor ez zen konturatu zergatiaz: zuzendariak batuta egundo ez bezala mugitu zuen, ezohiko indarrez, bueltaka zebilkion euli gogaikarri hura akabatzeko. Bernardo Kapanaga
Maite ditut gure adituak, geopolitikaz dena dakitenak. Besteok kapitalismoaren atzaparretan bizi garen ergel-tropa gara, ilargiari barik atzamarrari begiratzen diogun ezjakinen artaldea. Zeren adituen atzamarrek etsaiari seinalatzen diote, haiek bakarrik dakite zein den pelikulako gaiztoa, munduaz jabetu nahi duen maltzurra, bidegabekeria guztien erruduna, gerra eta triskantza ororen iturri agortezina. Munduan gaizto bakarra balego lez... Eta despistatzen bazara, adituek esaten dizute ez dela estrategikoa beste gaizto bati seinalatzea, zeren hori etsai nagusiaren amarrua d...
Kristautasuna iruzurra da. Jainkoa orojakilea bada, eta akatsik gabea, eta haren irudira sortu bagaitu, zergatik ezin izan dut Eskola Graduatua ere atera? Zergatik ez naiz gauza zeregin sinpleena burutzeko akatsik egin gabe? Beste jainko bat asmatuko dut, nire irudira: oroezjakina eta akatsez betea. Erlijio berrian sinisteko ez da behar izango estanpatxorik ez federik: nahikoa izango da ispilura begiratzea. Bernardo Kapanaga
Gaur bezalako egun batean Hirugarren Mundu Gerrako garezur lurperatua aurkitu zuten ozono-geruzaren begirada kimikoa zerien homo zaborriensisen momia batzuek eta mundua salbatzeko inolako intentziorik gabe suizidioaren larbak erein zituzten amesgaiztoen barrunbeetan herdoildutako bihotzetan hain sakon, ze mikroskopio boteretsuenak ere espeleologoen amiantozko desirak bezain antzuak ziren irtenbidea aurkitzeko eta orain hemen gaude ezerezaren galaxiakumeok leizeetan trikuharriak eraikitzen marmol zoriontsua izan nahi duten malkozko estalaktitak gara amaierarik gabeko ga...
Ez dut esango superheroia izateko jaio naizela, baina suhiltzaile izatea erabaki nuenean nire ametsa jendea salbatzea zen: sutan dauden eraikinetatik amama elbarriak bizirik ateratzea, urez inguratutako etxeko teilatutik ume negartiak besoen artean erreskatatzea, istripuaren eraginez bide bazterrean suntsituta geratu den autotik gidari kordegabetua leherketa baino lehentxeago kanporatzea... Agian pelikuleroegia naiz, baina gutxieneko lan duinak eskatzen ditut, besterik ez. Horregatik, zerbitzu batzuk iraingarriak iruditzen zaizkit. Adibidez, gaur goizekoa. Auzotar batek sokorroka deitu digu...
Egiten dugun urrats bakoitza oina altxatuaz batera ume abandonatua da iragan galdu urruna. Horrela goaz aurrera pentsatuta gure lorratzak betiko direla baina beldur gara begirada bueltatzeko zeren atzean geratzen direnak beti dira paisaia ezezagunak: inperio handienen ondarea ere hondamena da beti. Horixe da bizitza, irauteko nahi antzua. Urratsez urrats, indartsuak garela esango diogu elkarri, gure oinek mendi garaiak konkistatuko dituzte tontor guztiek gainbehera dutela pentsatu gabe. Liburuak idatziko ditugu gure askazia betikotzeko jakin gabe biblioteketa...
Izututa zeuden herrian. Inguruko basoetan herensuge bat ezkutatzen zen, eta, tarteka, herrian sartu eta txikizioak eragiten zituen. Eta are okerrago zena: sarri, haginen artean herriko norbait harrapatu eta hegan alde egiten zuen. Baina egun baten herensugeak oker handia egin zuen, izan ere politikari bat ahoratu zuen. Herrira etorria zen, hauteskunde-kanpaina baitzen, eta, mitina ematen zebilela, herensugea haizean etorri zen, oholtza gaineko izaki hura harrapatu zuen eta baso aldean ostendu zen. Eta, kontatzen dutenez, ahotik sua bota zuen historiako lehen herensugea izan zen. Hal...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik