Benetako infernua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-06-09 20:26

Hildakoan, infernuan itzartu nintzen. Ezustekoa izan zen niretzat, sinesgabea bainintzen. 

-Zer egiten duk hemen? -galdetu zidan Txerrenek ikusi ninduenean -Gaiztoegia izan haiz bizitzan. Hik benetako infernua merezi duk!

Eta bueltan bidali ninduen mundura.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: