Colónen itzulera

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-06-26 17:41

Bueltatu da Colón bidaiatik, eta errege-erreginaren jauregira joan da.

-Eta? Aurkitu duzu mendebaldeko bidea Indietara joateko?

-Ez. Baina beste lurralde bat deskubritu dut.

-Tira, bada zerbait. Horrela, Espainietako lurraldea itsasoz bestaldera zabalduko dugu.

-Tamalez, ez gara lehenak hara iristen. Lurralde hura populatua dago, eta jabeak ditu.

-Konkistatu beharko dugu beraz.

-Hori ezinezkoa izango da.

-Zer ba?

-Hara heldu ginenean, bertara lanera joateko baimena eskatu ziguten. Jakina, guk ez genuen horrelakorik. Orduan, esan ziguten joakin ilegalak ginela eta ez genuela eskubiderik haien lurraldean sartzeko. Eta bueltan etorri behar izan dugu.

-Eta beste espedizio bat antilatzen badugu?

-Ahaztu ideia hori. Bakarrik onartzen dituzte lan-baimendunak. Eta nor dago gure erresumetan itsasoa zeharkatu eta esklaboen moduan lan egiteko?

Hor amaitu ziren Espainietako erresumen asmo handizaleak. Hain izan zen gaitza errege-erreginaren atsekabea, ezen Nafarroako erresuma bereganatzeko asmoa ere bertan behera utzi zuten.

Horri esker, orain nafarrak burujabeak dira, eta haien futbol-selekzioa Eurokoparako sailkatu da.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: