-Errusiar panpinen antzera, errusiar tankeak deritzon panpina sortu dute mutikoentzat: tankearen barruan beste tanke bat, haren barruan beste bat, haren barruan beste bat... -Eta zer dago azken tankearen barruan? Errusiar soldaduak? -Ez. Barraskiloa. Bernardo Kapanaga
New Yorkera nindoan hegazkinean, eta azafatak paper bat eman zidan. Badakizue, ea zertara zoazen AEBra eta ea asmorik duzun hango presidentea hiltzeko. Tentazio handiegia izan zen: baietz erantzun nuen. Aireportuko polizia-postura heldu nintzenean, azafata ikusi nuen agenteari belarrira zeozer esaten. Hiru polizia oldartu zitzaizkidan, eta gela txiki batera eraman ninduten, arrastaka. Ozta-ozta ulertu nien presidentearen hilketaz akusatzen nindutela. Azafatak berretsi zuen nik baiezko erantzuna markatu nuen une berean topatu zutela presidentea hilda Etxe Zurian, boligrafo bat eztarrian sa...
Emazteak atearen ondoan utzi zidan motxila zaharra. -Bota edukiontzira. Maiztuta dago. Aditz hori gustatzen zait: maiztu. Aitortu behar dut oso irizpide desberdinak ditugula maizteari buruz. Nirea askoz laxoagoa da, jakina. Niretzat oraindik erabilgarria dena harentzat piltzarra da. Azkenean, gure arteko ika-mikak beti amaitzen dira modu berean: atearen ondoan jartzen dituenak ezbairik gabe bota beharreko zirtzilak dira. -Ados, banoa motxila botatzera -erantzun nion. Horixe da gure ika-mika guztien azken hitza. Ze hori bai, azken hitza beti da nirea: ados. Hala ere, edu...
Problema bat daukat: ez daukat problemarik. Ron Sniakin
Txetxek esaten du gizakiak ez garela iltzeak. Ez dakit ba. Tamaina askotako iltzeak daude, eta bizitzaren mailuak batzuk artez eta beste batzuk oker sartzen ditu. Agian bai, gizakiak iltzeak gara. Kontua da iltze batzuek torloju izan nahi dutela. Bernardo Kapanaga
-Esan didate makila bat eramaten duzula gelara -esan zion zuzendariak irakasleari. -Halaxe da. Astakeria galantak esaten dituzte eta... -Ez duzu uste gogorregia zarela? Gure eskolan debekatuta dago ikasleak jotzea. -Ez jauna, nik ez ditut ikasleak jotzen: ikasleren batek astakeria bat esaten duenean neure burua zigortzen dut, irakasle txarra izan naizelako. Bernardo Kapanaga
Errusiar panpina zabaldu eta barruan beste bat zegoen, eta haren barruan beste bat, eta haren barruan beste bat, eta haren barruan beste bat... Txikiena zabaldu eta, handik barrutik, errusiar armadako soldadu bi atera ziren. Bien artean harrapatu eta bertan sartu ninduten. Ordutik hantxe nago, errusiar panpinen tripan. Bernardo Kapanaga
Lotan zegoenean, jeneral hark bataila guztiak irabazten zituen. Bernardo Kapanaga
Munduko mugazainen elkarteak, bere azken batzarrean, gobernuz kanpoko erakundea sortzea erabaki zuen: Mugarik Gabeko Mugazainak (MGM). Munduko liskarrak konpontzeko asmoarekin, istilu eta gatazkak zeuden txoko guztietara hasi ziren joaten, eta borrokan zirenen artean kokatzen ziren. -Hemen muga bat jarri dugu. Ea, paperak! -esaten zieten liskartiei, eta egundoko traba burokratikoak jartzen zizkieten. -Horrela ez dago borrokatzerik! -kexatzen ziren liskartiak, eta, etsiturik, nor bere etxera joaten zen. Mugarik Gabeko Mugazainen ekimena arrakastatsua izan zen: denbora laburrean, munduko g...
Patxikontra deitzen diote: oroz gain, aurka egitea gustatzen zaio. Guztiei kontra egitearren, prest legoke esateko Lurra koadratua dela. Jakina, negazionista porrokatua da: ez dago txertorik haren kontrakotasun sistematikoa osatuko duenik. Aurreko domekan bere negazionismoa muturrera eraman zuen. Herriko futbol-taldearekin ligako azken partida jokatzen zebilela, arbitroak penaltia pitatu zuen haien alde. Denbora agortuta zegoen, eta, gola sartuz gero, txapelketa irabaziko zuten. Entrenatzaileak Patxikontrari esan zion penaltia jaurtitzeko. Denek esan zioten ezkerrera botatzeko; horixe zio...
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.
Primeran, asko gustatu zait. Hurrengoa noiz idatzikoren zain nago. txalo sorta bat Abadiñotik