Txistu y Tamboliñ

Aulki elektrikoan jarri baino lehen, funtzionarioak zera galdetu dio hiltzera zigortuari, ea zein den bere azken guraria. -Presidenteak telefonoz deitu dezala, nire zigorra bertan behera uzten duela agintzeko. Justu momentu horretan, telefonoak jo du. Funtzionarioak telefonoa hartu eta arreta handiz entzun du. -Presidentea izan da -esan dio kondenatuari. -Eta? Aintzat hartu du nire azken guraria? -Jauna, noiz ikusi da agintari bat herritarren gurariak aintzat hartzen?  Eta, mugimendu goxo batez, aulkian jesarrarazi du.  Bernardo Kapanaga


Kondaira bat

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-07-20 16:21

Kondaira batek dio badagoela pago bat Otxandiotik Mekoletara doan galtzadan zeinen barrualdea hutsik dagoen. Bada, iluntze baten pago barruan sartu eta gau osoa bertan ematen baduzu, biharamunean, itzartzen zarenean, hantxe agertuko zara, eta ez mende batzuk arinago auskalo zer parajetan. Hori bai, kondairak dio gorputza minberaturik itzartuko zarela, eta kristoren lelo-aurpegiaz. Bernardo Kapanaga


Atxulo bentanea atzeraka zeharkatzen duena Txinan agertzen ei da. Bernardo Kapanaga


Patioaren bestaldean gizonezko bat bizi zen, suge-liluratzailea ei zena. Sarri jotzen zuen dultzainaren moduko tortura-tresna hura, gure belarriak infernu bihurtzen zituena. Egun baten hilda agertu zen etxean. Polizien txostenak zioen istripua izan zela, sugeak hozka egin ziola eta pozoiaren eraginez hil zela. Hala ere, nik banekien hura hilketa izan zela eta epaiketa baten auzokide guztiak egongo ginatekeela sugearen alde deklaratzeko prest.   Bernardo Kapanaga


Tsunamia

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-06-27 10:19

Tsunamia kostaldera hurbiltzen ikusi genuen. Gu lasai geunden etxean hondartzara begira, izozkia patxadaz jaten genuen bitartean. Jendea ez zen arriskuaz ohartu harik eta bozgorailuetatik sirena-hotsa entzun zen arte. Orduan, denak altxatu eta lasterka hasi ziren, baina berandu zen: bazetorren olatu erraldoia. Izuaren esku izoztuak sentitu genituen eszena ikaragarri hari begira: nola iristen zen olatutzarra hondartzara, nola irensten zuen guztia, kameleoi baten mihiaren mugimendu azkarraren erraztasunaz. Filma izan balitz! Baina ez, gure begi txundituen aurrean gertatzen ari zen txikizioa...


Emazteari bremelanotida-injekzioak hartzeko eskatu diot, desio sexuala pizteko. Eta hartzen hasi denetik, poz-pozik dago: medikamentu horrek buruko mina eragiten du. Bernardo Kapanaga


Olatua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-06-25 01:23

Ternua aldeko euskal balea batek isatsaz sortutako olatuak ozeanoa zeharkatu eta Kontxan bainatzen ari zen EAEko Auzitegi Nagusiko epaile bati ur-tragoa edanarazi zion. Eragina harrigarria izan zen: biharamunean, epaile horrek euskararen aldeko epaia eman zuen. Bernardo Kapanaga


Behiak Abiadura Handiko Trenari begiratu dio, ziztu bizian bere larrerantz hurbiltzen. "Hain arin dator, ez da konturatuko larre honetan dagoela belarrik goxoena", pentsatu du. Trena paretik pasatu eta paisaian urrundu da, behiaren hausnarketaz konturatu barik. "Zuretzat Adimen Artifiziala, sekula ez duzu izango nire begirada naturala", pentsatu du, eta, begirada trenetik belarrera eramanda, bere lau urdailak elikatzeari ekin dio berriro ere. Baina trena urrunegi dago behiari begiratzeko, eta, gainera, bere Adimen Artifizialaren abiadura ez da behien pentsamenduak irakurtzeko bezain azk...


Ilustrazioa

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-05-15 14:07

"Realak kuatro-uno galdu zuen atzo", kantatzen zuen Xabier Letek Gizon arruntaren koplak abestian. Neu ere gizon arrunta naiz, eta, kantu horretako gizonaren antzera, komunera noanean periodikoa leituz ilustratzen naiz, eta egunkaririk ez badut eskura dudan edozer hartzen dut trantze estu horretan denbora emateko, baita txanpu-poteak ere.  Gaur antidepresiboen kutxatxoko erabilera-orria hartu dut. Beldurrezko literaturatzat hartu beharko lirateke orri horiek, batez ere NAHI GABEKO ERAGINAK atala.  Irakurri eta berehala konturatu naiz zergatik natorren hainbeste bider k...


Txarrena nintzen gelan. Txarrena nintzen kirolean. Txarrena nintzen gauza guztietan. Eta, hala ere, onena nintzen gauza baten: Onena nintzen txarrena izaten. Bernardo Kapanaga    


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak