Kanpaikadak
Gabon zaharrean gaude. Urteko azken segundoak dira. Mahats aleak jaten ari dira etxeetan, kanpaikadekin batera. Eta hara, etxe batzuetan ito egin dira batzuk mahatsa jaten ari direla. Urte berriko albistegietan agertuko dira hil diren horietako batzuk: Netanyahu, Trump, Putin...
Baina ez: Gabon zaharreko afari astunaren osteko amets ezinezkoa izan da. Biharamuneko egunkarietan bizirik daude Netanyahu, Trump eta Putin.
Urte berria ez da hobea izango.
Bernardo Kapanaga

Iruzkinak
Utzi iruzkina: