Txapinak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2026-03-02 18:42

Ez dut garbitzen sekula sukaldeko zorua. Olio-geruza batek zipriztintzen du, halako moduan non nire irudimena hegan doanean beste lurralde batzuetara, txapinak pega-pega eginda geratzen diren zoruan.

Bakarrik horrela dakit burua beste nonbait izan arren oinak etxean ditudala beti. Eta hori segurantzia handia da mundu arriskutsu honetan.

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: