Hartz inurrijalea

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2026-01-05 19:19

-Hankaren bat lokartzen zaizunean, esaten dugu inurritu egiten dela. Badakizu zergatik?

-Ez. Zergatik?

-Bada, ematen duelako hanka inurriz betetzen zaizula, eta lasterka mugitzen direla, denak batera. Badakizu zergatik?

- Ez. Zergatik?

-Hanka lokartuaren amesgaiztoan hartz inurrijale bat datorrelako inurri guztiak jatera. Eta inurriak lasterka hasten dira, hankaren jabeari zera esateko, aizu, igurtzi ezazu hanka, ezpabere hartz inurrijaleak jango gaitu!

-Aita, eta orduan hankamotzei zer gertatu zaie, hartz inurrijaleak hanka lokartua jan diela?

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: