Adarbakarraren muina
Bart amets bitxia izan nuen: zuhaitz baten azpian lo nengoela, adarbakar batek, basotik irten, nigana hurbildu eta muin egin zidan bekokian.
Gaur, ispiluaren aurrean aurpegia garbitzen nabilela, adar txiki bat ikusi dut hain justu adarbakarrak muin egin zidan lekuan.
Irrikaz nago gauean lotara joateko. Ametsean zuhaizpean etzango naiz, eta adarbakarra datorrenean berarekin sartuko naiz basoan betiko.
Bernardo Kapanaga

Iruzkinak
Utzi iruzkina: