Zazpi bizitza

Zazpi bizitza Txistu y Tamboliñ | 2026-08-26 21:01

Katuari galdetu nion ea egia den zazpi bizitza dituztela.

-- Zuek asmatutako ergelkeria da hori -erantzun zidan-. Eta zazpi bizitza bagenitu, guztiak beharko genituzke gizakiok eragindako okerrak zuzentzeko.

Katuaren erantzuna entzunda, zera pentsatu nuen, gizakiok zorionez burmuin bakarra dugula, eta ez zazpi.

 

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: