Txistu y Tamboliñ

Bihartik aurrera, Txistu y Tamboliñek egunean-egunean oraintsu arte  galdutzat jotzen genuen ipuina eskainiko dizue, atalka: “Xaburuko kondesaren hortzordeen abenturak”. Urte asko dira ipuina heldu zitzaigunetik. Hain zuzen ere, Txistu y Tamboliñ... y va, le mata y vuelve  aldizkaria prestatzen ari ginela bidali ziguten. Egia esateko, bigarren zenbakia izango zen hori oso aurreratuta genuen, eta ordurako aukeratuta genituen testuen bikaintasuna kontuan izanda —Estanislao Vararen Garbiñe ipuinak egundoko arrakasta lortu zuen­— eta ipuin heldu berriaren dimentsioak aldizkaria la...


  Zenbat ni gordetzen dira ispiluan? Hor barruan ote dago gure umezaroko begirada oskarbia? Hor barruan ote daude gure nerabezaroko irrikak eta beldurrak? Ispiluaren zein bazterretan, zein sakontasunetan daude geure buruari egin genizkion promesak eta ispiluko isla hari aitortu genizkion amets ezkutuak?   Ispilua galderen lurraldea da, eta erantzunek beldur ematen digute, erantzi egiten gaituztelako.   Ron Sniakin


Nire izarek zure izerdiaren beharra dute Gauak zu gabe tunel tristeak dira Dortoken abiaduran doaz Ilargiaren bakardadearen zorabioan Zer da irla bat itsasorik gabe Gerra bat egingo nuke Zure irriaren geografia irabazteko Nire ametsen sismografoan Zure ezpainen talka beroa Euria da mendi-masailetan Nire bihotza limoi negartia Badoaz egunak Piano tekla errepikatuak Denbora zuhaitz biluzia da Zure hatzen txorrotxiogale Eta zer urruna den heriotza Bizitza zu bako basamortua bada Argazki-album hutsa Desio galduen kutxa.   Ron Sniakin


Aurreko egunean kalean entzuna: Zelako zortea duten langabetuek! Ez dute burua apurtu behar, ea lanera joan ala greba egin erabakitzeko! Iritzia ematea libre dela esango du norbaitek. Kontua da iritzi hori buru horretatik sortu den ala norbaitek erein dion. Noraino gara libreak gure iritzietan? Pentsamendua sortu egiten dugu, ala sartu egiten digute? Hona zer entzun genion behin Xabier Leteri: “Ni”a aldizka baino ez da “ni”. Baikorra gero, gure Xabier! Esaten da dagoeneko dena idatzita dagoela. Era berean, guk diogu dagoeneko dena pentsatuta dagoela. Beste bat da auzia: Ideien (eta ideolog...


Begirada

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-03-28 11:54

Zein argazkitan hasi zen gure aitaren begirada alzhemeirtzen?     Bernardo Kapanaga


301- Edertasuna hatz arteko ura da. 302- Kraterrak ezkutatzen ematen dugu bizitza. 303- Atzean geratzen denak ez du ipurdia bistan. 304- Izarren estrabismoa gure arimaren leizeetan. 305- Atseginez zakilfrikatu dut neure burua. 306- Lasai: hildakoan hasiko gara sustraitzen. 307- Hegazkinak eguzkia ernaltzera abiatu diren espermatozoideak dira. 308- Zubien begi irekietan bizi da heriotza. 309- Damurrainak gara. 310- Zergatik bueltatzen dira beti mareagora bezala ahaztu nahi genituzkeen oroitzapenak?   Vittu Cherigan


Apostua

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-03-15 13:18

Zubiondo herri txiki bat da ibai txiki baten ondoan. Antzina hango biztanleek besterik ezean harriz harri zeharkatzen zuten ibaia, jauzika. Zurezkoa egin zutenean gurdiak pasa ahal izateko harginak bere burua bota zuen zubitik behera Gero zurezkoaren gainean porlanezkoa eraiki zuten kotxeak ere pasa zitezen herrira eta arotzak bere burua bota zuen zubitik behera eta jatetxearen ugazabak ere autopistakoek kamioi astuneko zubia ireki eta berehala. Gaur egun autopistako zubiaren gainetik Abiadura Handiko Trenaren zubia dago Eta Zubiondoko alkate berdeak orain nagoen leku berberetik bere...


Jimmy Navajas

1
txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-03-06 12:45

Jimmy Navajas bigarren mailako errepide batetik zihoan bide bazterrean neska bat ikusi zuenean, auto-stop egiten. Galgari eragin zion, neskaren planta ederrak erakarrita. Atzeko atea zabaldu eta tutik ere esan gabe jesarri zen. Ispiluan begiratuta, neskaren aurpegiak iretargia zirudien, eta haren soineko zuri luzeak modu estrainioan egiten zuen distira. Jimmy  berba egiten saiatu zen, baina lehenengo galderarekin neska atzeko jarlekutik desagertuko zela iruditu zitzaion, eta isilik jarraitu zuen. Halako batean, baina, errepideko errebuelta bihur batera hurbiltzen ari zirela, neskaren...


Olerkiak idazten aintziraren ondoan nengoela kukua kabitik kantari: - Zertan zabiltza? Hau ez da aintzira, ez lakua ez urmahela Hau pantanoa da, Hara hor koka-kola lataren ugerra Patata opilaren olioa Eta bakailao musika tentela. Orduan orhoit cedin Pierris Iesufec erran ceraucan hitzaz, ceinec erran baitzeraucan… Eguzkia hartzen pantanoaren ondoan netzala Kukuak kabitik kantari: - Zertan zabiltza? Biluzik, eguzkiari jarrita soa Zu bai inozoa! Dirurik aldean ez badaramazu Ohiturarekin egingo duzu estropozu Oilarrac io deçan baino lehen, hiruretan vkaturen nauc. Esku bat urrez beterik Eta ...


            Bai, goiz eguzkitsu hartan agertu ziran estralurtarrak, plasma ernaltzailea jaurtiten eben euren makina haziztatzaileekaz.  Euren kirtenak atsegin haundiagoa eskeintzen eben, askoz malguagoak ziran, eta endemas askoz denpora luzeagoan egoten ziran tente. Zer esanik be ez, euren eraginkortasun ernaltzailea ehuneko ehunekoa zan.               Harrezkeroztik, andrak gizonai lepoa emoten hasi eta denbora gitxian  osoro ahaztu eben. Gizonak, ostera, jo-ta-h...


txistuytambolin 1456153345429

Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic.


210

Kategoriak